Ezagutu Urduña, Bizkaiko lurralde historikoko Erdi Aroko hiri bakarra.
Orduña es una pequeña localidad ubicada a 40 km de Bilbao muy singular al convertirse, gracias a su importante papel en la historia económica del Señorío de Bizkaia, en la única ciudad medieval del territorio histórico de Bizkaia.
Bilbotik 40 km-ra dagoen herri txikia da Urduña. Oso berezia da, Bizkaiko jaurerriaren historia ekonomikoan betekizun garrantzitsua izan zuelako eta hala, Bizkaiko lurralde historikoko Erdi Aroko hiri bakarra bilakatu zelako.
Erakargarri turistikoak: Urduñan ikustekoak
Herri historikoa
Urduña kanpoaldetik Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikus dezakegu. Estilo gotikoa duen eliza da, XV. mendean eraikitakoa.
Udalerriak defentsarako zeuzkan harresietako baten parte izan zen parrokia hau eta gaur egun horregatik da Bizkaiko eraikin gotikorik berezienetako bat.
Urduñan sartzean, Erdi Aroko egitura mantendu duen hirigune ezin ederragoarekin egingo dugu topo. Plaza handi bat dago hiriaren erdigunean, Foru Plaza izenekoa. Bertan daude udaletxea, estilo barrokoa duen San Juan eliza eta Mimenza jauregiak, besteak beste. Puntu horretan estilo gotikoa estilo errenazentistarekin eta gotikoarekin nahasten da eta bertatik hasten dira Erdi Arora eramango zaituzten harrizko kale estuak.
Eliza Zaharreko Andra Mariren Santutegia
“Txarlazo” gailurra bisitatzea ezinbestekoa da inoiz Urduñara bazoaz. Bertan dago Eliza Zaharreko Andra Mariren omenez egindako monumentua, Urduñako patroiaren omenez egindakoa, alegia.
Nerbioi ibaiaren ur-jauziko begiratokia
Urduñan dena ez da historia eta arkitektura, natura ere Bizkaiko udalerri txiki honen erakargarrietako bat baita.
Nerbioi ibaiaren ur-emariak bizia ematen dio Bilbori eta Urduñako mendatetik hurbil jaiotzen da. Badago Delikako haitzartetik pasatzen den mendi-ibili eder bat, 270 metroko altuera duen ur-jauzi batean amaitzen dena: Nerbioi ibaiaren ur-jauzian, hain zuzen ere.
Ur-jauzi izugarri hori ikusteko lekurik onena Nerbioi ibaiaren ur-jauziko begiratokia da. Urduñako mendatean eraikitako begiratoki honek hitzik gabe utziko zaitu. Dena den, badago naturaren fenomeno horretaz gozatzeko beste modu bat ere: 7 km-ko ibilbide bat dago, arroilaren beheko partetik igarotzen dena.
Nola heldu
Erraza da Nerbioi ibaiaren ur-jauzira heltzea. Izan ere, eremua ondo seinaleztatuta dago eta beraz, paradisu natural honetarako bidean ez dago galtzerik. Urduñatik Miranda de Ebrora doan A2625 errepidetik Urduñako mendatea pasatu ostean, aparkatzeko eremu bat aurkituko duzu. Kotxea uzteko hiru eremu daude, Nerbioi ibaiaren ur-jauzitik gero eta hurbilago. Bertatik ordubete inguruko ibilia egin behar da bide batetik, begiratokira heldu arte.
Ingurune naturalean egiteko jarduerak
Nerbioi ibaiaren ur-jauzi ikusgarriaz eta Delikako arroilaz gain, Urduñan badaude naturaz bere osotasunean gozatzeko beste jarduera batzuk ere. Mendi-ibilirik ezagunenak Txarlazo gailurrera eta Tologorrira doazenak dira, 927 eta 1068 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.
Bi gailur horietatik hainbat hegazti ikus daitezke, sai arrea, sai zuria edo belatz handia, esate baterako. Eremu hau Euskadiko eremurik gomendatuenetako bat da hegaztiak behatzeko.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, zure kirol saioan gure aukeratutako ibilbideetako batean animatu zaitezen:
Hurbil dauden establezimenduak
(Urduña-Orduña)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.29 Km
Calle de la Maestra Consuelo Robredo, 1 Aranguren (Zalla)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
14.58 Km
Museo El Barco / Polígono Martiartu II Parcela, 6 (Arrigorriaga)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
14.80 Km
General Bilbo - Vitoria, km 27, Barrio Asterria, 5 (Areatza)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
14.89 Km
Hurbil dauden alojamenduak