eu
Santimamiñeko kobaren argazkia

2008an Gizadiaren Ondare izendatu zuten Santimamiñeko koba. Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, Kortezubin.

Kokaleku arkeologiko garrantzitsu hau ospetsua da bere barnealdean aurkitu zen labar arteagatik. Duela 14.000 urte baino gehiago gizakiak bertan bizi izan zirela erakusten duten aztarnak ditu eta estalaktita eta estalagmita ederrak sortu dira barrualdean.

Santimamiñeko labar artean hainbat bisonte, kapridoak, zaldiak, hartz bat, orein bat eta beste irudi batzuen aztarna osatugabeak ageri dira eta Goi Paleolitoko Magdaleniar Aroaren erdialdeko etapetakoak direla uste da.

Labar artea gordetzen duen Paleolitoko santutegia 2006az geroztik jendearentzako itxita badago ere, margolanak ez hondatzeko, bisita gidatuak egiten dira Santimamiñeko kobara eta bere ingurura, bisita “birtual” bat barne, bisitaria birtualki koban sartu ahal izateko eta haitzetako santutegia 3Dn ezagutu ahal izateko.

 

Bisiten ibilbidea:

Santimamiñera bisita topagunean hasten da eta artadia zeharkatuz igotzen da kobaraino. Begiratoki batean gelditzen da ibilbidea, ingurune naturala miresteko.

Kobara heldutakoan, atartera joango gara koba barruan egiten ari diren indusketa arkeologikoa ikusteko. Azkenik, 3D teknologiari esker, bisita “birtual” bat egingo dugu koba osoa ezagutzeko, labar artea gordetzen duen santutegia barne, margolanak gure CO2rekin kaltetu gabe ikusi ahal izateko.

Nola heldu

Kortezubi izeneko udalerri bizkaitarrean dago Santimamiñeko koba eta Gernikatik 10 minutura dago kotxez.

Bizkaiaren barnealdetik bertara heltzeko, Gernikara heltzear gaudela Urdaibairako ingurabidea hartu beharko dugu (Laga eta Laida hondartzetarantz edo Lekeitiorantz) BI-635 errepidetik, Barrutia auzoko biribilgunera heldu arte. BI-2238 errepidetik jarraitu beharko dugu 2 km inguru.

Kobaren inguru berean dago Omako basoa edo Ibarrolaren “baso margotua”.

 

 

Datu interesgarriak
Informazioa Derrigorrezkoa da bisitak aldez aurretik erreserbatzea:

94 465 16 57 /94 465 16 60

santimamine@bizkaia.net

www.santimamiñe.com

Sarreren prezioa Orokorra: 5 € / 6 urtetik beherakoentzat doan

Murriztua: 2 €

Taldeak: 3 € (gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20)

Ordutegia Apirilaren 15etik urriaren 14ra:

Astelehenetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 15:30, 17:00 eta 17:30.

Urriaren 16tik apirilaren 14ra:

Asteartetik igandera: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00.

Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:

Hurbil dauden establezimenduak

Lezika Restaurante Asador

Basondo, 8 (Kortezubi)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.95 Km

Baserri Maitea Restaurante

Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz (Forua)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

2.37 Km

Ermintxo Jatetxea

Bº Elexalde, 30 (Natxitua) (Ea)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

2.78 Km

Sonsierra Bar

Industria, 7 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.02 Km

Musutruk Kafe Antzokia

Industria, 10 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.03 Km

Nabarniz Jatetxea

Barrio Nabarniz, 43 (Nabarniz)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

3.15 Km

Auzokoa Bar

Picasso, 5 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.21 Km

Etxarte Bar

Barrencalle, 6 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.21 Km

Zallo-Barri Restaurante

Juan Calzada, 79 (Gernika-Lumo)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

3.34 Km

Itxas Ondo Bar

Belenengo Kalea, s/n (Ea)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.63 Km

Mentrame Bar

Puerto, 24 (Elantxobe)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

3.98 Km

Ogoñope Itxas Etxea jatetxea

Portu kalea, 2 (Elantxobe)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.06 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Castillo de Arteaga

Gaztelubide, 7 (Gautegiz Arteaga)

0.93 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

3.95 Km

Gametxo

Gametxo Auzoa, 3 (Ibarrangelu)

4.52 Km

Portuondo

Portuondo Auzoa (Mundaka)

4.72 Km

El Puerto

Puerto, 1 (Mundaka)

5.27 Km

Zubieta

Atea, s/n (Lekeitio)

6.72 Km

Piñupe

Avenida Pascual Abaroa, 10 (Lekeitio)

6.73 Km

Trinkete etxea aterpetxea

Eusebio Mº de Azkue, 5 (Lekeitio)

6.82 Km

Eman izena gure newsletterrean