4 orduko esperientzia honek Bizkaiko herri honen eta bere tradizioen sorrerara eramango zaitu.
Balmasedaren berezitasun bakarra ez da bere hirigune historiko eta monumentala, guztiz errotuta dituen tradizioetako bat ere aipatzeko modukoa baita: eltzekoa.
Indabak, urdaia, txorizoa, saiheskia eta odolostea daramatzan eltzeko tradizional bat nola egiten den ikusi nahi baduzu lehen mailako sukaldari baten eskutik, ezin duzu esperientzia hau galdu.
Hartu amantala eta presta zaitez eltzekoaren sekreturik ezkutukoenak, jatorria eta tradizioa ezagutzeko.
Non | Balmasedan |
Telefono zenbakia | 946.802.976 |
Webgunea | Visit Enkarterri |
Ibilaldi gidatua
Su txikian egiten ari den bitartean, bisita paregabea egin ahalko duzu Bizkaiko lehen hiribilduko tokirik ederrenetara, Balmasedako hirigune historikotik eta Boinas La Encartada Museotik pasatuz. Horrez gain, benetako euskal tradizioez gozatu ahalko duzu, poteoaz eta txikiteoaz, hain zuzen ere. Balmaseda
Ibilaldiaren ostean, eltzekoari azken ukitua ematea eta eguna parterik onenarekin bukatzea baino ez zaizu faltako: eltzekoa behar bezala dastatzea. Goza ezazu gisatu honetaz, familiarekin zein lagunekin.
Hurbil dauden establezimenduak
Calle de la Maestra Consuelo Robredo, 1 Aranguren (Zalla)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
4.72 Km
Cocha, 36 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
8.07 Km
Barrio Concha, 6 (Karrantza Harana/Valle de Carranza)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
8.11 Km
C/ Mamerto Allende, 9 (La Arboleda) (Valle de Trápaga-Trapagaran)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
9.83 Km
Hurbil dauden alojamenduak