Elantxobeko Madalen Eguna edo “Madalenak” marinelen tradiziozko jaia dira. Uztailaren 22an ospatzen dira Bermeon, Mundakan eta Elantxoben.
Antzina Bermeo eta Mundakaren artean izandako liskarra gogoratzen du jai honek, Izaro irla bereganatu nahi baitzuten biek. Tradizioak dioenez, liskarrarekin amaitzeko, bi udalerriek estropada bat antolatu zuten lehiaketa modura eta Elantxobe izan zen epailea. Bermeok irabazi zuen estropada eta hala, udalerri horren jabetzakoa izatera pasatu zen Izaro.
Orduz geroztik, urtero-urtero, uztailaren 22an, Madalen eguna ospatzen da. Itsas erromeria egiten da Izaro irlaraino eta Bermeoko Udalak teila bat jaurtitzen du itsasora, toki hori Bermeorena dela sinbolizatzeko.
Irlara iritsitakoan, Ikurrina bat eta Bermeoko bandera jartzen dira punturik garaienean. Ondoren, itsasontziak Elantxobera joaten dira eta bertako alkateak aginte makila ematen dio Bermeoko alkateari.
Gauean jai handi batekin ematen zaio amaiera egunari. Milaka pertsonak parte hartzen dute eta hiru udalerrien arteko senidetasuna ospatzen dute. Elantxobeko Madalen eguneko jaiaren bereizgarrietako bat parte-hartzaile guztiak berdin jantzita joaten direla da, agintariak zein bizilagunak. Urdin ilunez janzten dira, zapi batekin, hori baita kostaldeko eremu horretako itsasgizonen janzkera tipikoa.
Jai giro bakan horretaz gozatzea da Bizkaia bisitatzen duzunean derrigorrez egin beharreko beste gauza bat.
Hurbil dauden establezimenduak
Portu kalea, 2 (Elantxobe)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.07 Km
Bº Elexalde, 30 (Natxitua) (Ea)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.92 Km
Barrio Portuondo, s/n (Ctra. Gernika-Bermeo km.47) (Mundaka)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
2.93 Km
Hurbil dauden alojamenduak