Arrantzale-tradizioa
San Pedro jaiak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira urtero Lekeitio arrantzale-herrian. Tradizioei leialak, ekainaren 29an, San Pedroren omenezko meza nagusiaren ondoren, prozesio bitxi bat egiten da, herri eder horretako bi tradizio zahar bereizgarri biltzen dituena: Kilin-Kala eta Kaxarranka.
Kilin-Kala edo “santua uretara botatzeko keinua” Santa Maria elizatik portura doan prozesioan zehar egiten den erritua da. Hartan, Arrantzaleen Kofradiako kideek santuaren irudia kulunkatzen dute uretarantz, eta ikusleak, bitartean, kezkaz beteta daude begira, ustekabean eroriko den beldur.Oso tradizio errotua da arrantzaleen artean, eta zaindariaren bedeinkazioa eskatzeko helburua du, arrantza-sasoi ona izateko.
Kaxarranka, Lekeitioko dantza
Ondoren, Kaxarranka dantza tradizionala egiten da, Euskadiko dantza paregabea. Dantzari batek, frak bat jantzita eta lepoan zapi gorri bat duela, zortzi arrantzalek eutsitako kutxa batean gainean egiten du dantzan. Esku batean, xistera bat du, eta, bestean, San Pedroren giltzak brodatuta dituen banderatxo bat.Herriko zenbait lekutan egiten du dantzan, kaleetan zehar ibiltzen diren bitartean: lehenik, San Pedroren arkuaren azpian, portuan; ondoren, Kofradiako presidentearen aurrean; eta, azkenik, Udaletxeko plazan.
Kaxarranka XV. mendeko tradizio bat da.Hasieran, Arrantzaleen Kofradiako ondasunak eta paperak zeuzkan kutxa kargua uzten zuen diruzainaren etxetik kargua hartzen zuen diruzainaren etxera eramateko zeremonia zen, eta, ordutik aurrera, diruzain berriak arduratu behar zuen urteko irabaziak zaintzeaz eta banatzeaz zein dokumentuak jagoteaz.Gaur egun, kutxa hori Kofradian gordetzen da, eta arrantzaleek lekeitiar dantza tradizional hori dantzatzen jarraitzen dute euren zaindariaren ohoretan.
Merezi du Lekeitiora urteko edozein egunetan joatea, baina, bereziki, Arrantzaleen Kofradiako zaindari San Pedro egunean.
Sartu Disfruta Bizkaia webgunean, eta planik eta tradiziorik onenen berri izango duzu.
Hurbil dauden establezimenduak
Av Abaroa, 18 (Lekeitio)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.11 Km
Hurbil dauden alojamenduak