Urtero-urtero, uztailaren 16an, hots, Karmengo Amaren egunean, Santurtzi ospakizunetarako apaintzen da eta San Jorge parrokiarena den Ama Birjinaren irudia ateratzen dute prozesioan.
Baina Santurtziko prozesioa itsas prozesioa izaten da, nola ez. Izan ere, portu bizkaitar hori erreferentea izan zen itsasbazterreko arrantzan, eta itsas prozesio hori Euskal Herriko zaharrena da.
Karmengo prozesio tradizional horretan, arrantzaleek, sardina-saltzaileen alaba eta ilobek, agintariek, dantza taldeek eta musika bandek Karmengo Amaren irudia eramaten dute parrokiatik arrantza-porturaino. Bertan txalupa batera igotzen dute. Jada itsasoan dagoenean, okasiorako apaindutako itsasontziek Abraraino laguntzen diote eta bertan lore-eskaintza bat egiten da hildako arrantzaleen omenez.
Amaitzeko, lehorrera itzultzen direnean, dantza taldeek Santurtziko sardina-saltzaileak omentzen dituzte dantza tradizional batekin. Izan ere, Santurtzi oso ezaguna da sardina-saltzaileengatik. Oinutsik eta buruan saski bat zutela, Bilboko merkaturaino joaten ziren ibaiertzetik, beren sardina famatuak saltzera.
Hurbil dauden establezimenduak
Hogar del Pescador “Mandanga” Restaurante
Puerto Pesquero, 1 (Santurtzi)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
0.07 Km
Plaza Juan José Mendizabal 4 (Santurtzi)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.11 Km
Av Cristobal Murrieta, 18-20 (Santurtzi)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.16 Km
Puerto de Bilbao – Cafetería y restaurante
Muelle Reina Victoria. Edificio oficinas generales. Muelles de la ampliación (Santurtzi)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.66 Km
Reina María Cristina, 5 (Las Arenas) (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.87 Km
Hurbil dauden alojamenduak