Gabonen aurreko 9 gauetan Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak abesteko errondak egiten dituzten gizon-emakumeez osatutako taldea dira “Marijesiak”.
Urteak igaro ahala, antzinako tradizio hau eremu jakin batzuetara mugatuz joan da eta gaur egun Gernikako Marijesiak dira ezagunenak, Busturialdeko herrietan edo Arratia eta Zeberio inguruetan ere badauden arren.
Marijesien xedea Gabonen bederatziurrena errezitatzea da, Gabon gauaren inguruan. Baliteke tradizio hau udalerri askotan dauden fraide komentuetatik sortua izatea, gizartean eragin handia izan baitzuten, edo data horietan egiten ziren antzerkietatik.
9 egunetan zehar egiten dira errondak baina abesten dituzten bertsoak aldatuz doaz: abestiek historia sakratua kontatzen dute, Adan eta Evarekin hasita, Ama Birjinaren deikundea gero eta Jesusen jaiotza eta Errege Magoen helduera azkenik.
Gernikan goizaldean ekiten diote errondari, Andra Mari elizaren atarian, eta elizpeetan geldialdiak egiten dituzte goizaldera arte.
Antzina hiribilduko alde zaharrean bakarrik egiten zen erronda baina gaur egun Marijesiak udalerriko beste eremu batzuetaraino iristen dira. Bidean zehar geldialdiak egiten dituzte Gernikako bonbardaketaren biktimak omentzeko.
Gabon eguneko goizean egiten da azkeneko erronda eta Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak abesten dituzte. Ondoren, txistulariekin batera herria zeharkatu eta eremuko tabernetatik txikiteoa egin behar dela dio tradizioak.
Hurbil dauden establezimenduak
Industria, 10 (Gernika-Lumo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.11 Km
Picasso, 5 (Gernika-Lumo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.12 Km
Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz (Forua)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
2.04 Km
Bº Autzagane, 1 (Amorebieta - Zornotza)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
5.19 Km
Hurbil dauden alojamenduak