Bermeo eta Bakioren artean dago Gaztelugatxeko San Juan baseliza, Kantauri Itsasoan dagoen Gaztelugatxe uhartetxoan eraikitako baseliza. Bizkaiko tokirik politenetako bat ezagutu nahi baduzu, ezin duzu bisita hau galdu.
Informazio interesgarria | |
Jaiak eta ospakizunak | Data |
Donibane eguna | Ekainaren 24an. Erromeria tradizionala egiten da, batez ere Bermeoko biztanleen artean ospetsua dena. |
Loiolako San Inazioren eguna | Uztailaren 31n. Erromeria tradizionala egiten da Arrietatik. |
Donibane lepomoztuaren eguna | Abuztuaren 29an. Erromeria tradizionala egiten da Bakioko portutik. |
Baselizaraino heltzeko, ia 250 eskailera dituen bide estu bat dago, kostaldea eta Gaztelugatxeko San Juan lotzen dituena.
Esfortzu handia egin behar den arren, guztiz gomendagarria da baselizaraino igotzea eta bista ikusgarriez gozatzea sari modura, Gaztelugatxe uhartetxoa osatzen duten arroken goialdetik.
Gaur egun ikus dezakegun baseliza ez da jatorrizkoa. Izan ere, hainbat erasoaldi eta sute pairatu ditu urteetan zehar eta ondorioz, hainbat aldiz berreraiki behar izan dute.
Eskaileren goialdean baseliza bat izango duzu zain eta barruan, itsasontzien hondoratzeetatik bizirik atera diren marinelen eskaintza ugari ikusiko dituzu. Eliza txiki hau X. mendekoa da eta Donibaneri eskainita dago. Normalean, bisitariei itxita egoten da.
Bermeoko paraje bakan hau bisitatzea ezinbestekoa da Bizkaia bisitatzen baduzu.
Tradizioak zera dio…
Goraino heltzen zarenean, ez ahaztu kanpaia hiru aldiz jotzea eta desira bat eskatzea. Hori egiten baduzu, zure desira egia bilakatuko dela dio tradizioak. Antzina horixe egiten zuten ugalkortasuna eskatzeko eta izpiritu txarrak edo buruko minak uxatzeko.
Aholku praktikoak
Bertaraino kotxez joango bazara, Gaztelugatxeko San Juanen aparkalekua dagoen arren, egunero heltzen diren bisita guztietarako oso txikia dela jakin behar duzu, batez ere autobus turistikoak hartzen baditu. Hori dela eta, kotxea gorago uztea eta eskailerak hasten diren zubiraino oinez jaistea gomendatzen dizugu.
Bestalde, hobe duzu arropa eta zapata erosoak eramatea eta jateko zerbait hartzea, baselizara heltzen zarenerako.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:
Hurbil dauden establezimenduak
Barrio San Pelayo, 80 (Bakio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.41 Km
San Pelaioko Bidenagusia, 35 (Bakio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.44 Km
Luzarragako Bidea, 2 (Bakio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.49 Km
Zarrakoa, 7 (Bakio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.82 Km
Plaza Lamera, s/n (Bermeo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
3.48 Km
Hurbil dauden alojamenduak