Ereagako hondartza Getxorena da eta Algortako Portu Zaharraren eta Arriluze kaiaren artean kokatuta dago
Hiritik hurbil kokatutako hondartza da eta ondo ekipatuta dago. “Bandera urdina” egoten da bertan eta aproposa da haurrak dituzten familientzat.
Informazio interesgarria | |
Udalerria | Getxo |
Jarduerak | surfa, piraguismoa, bela eta hondartza-futbola |
Zerbitzuak | komunak, dutxak, aldagelak, haurrentzako instalazioak, aparkalekua.
Elbarrientzako sarbidea du |
Zaintza | Sorosleak eta hondartzainak ditu |
Nahitaezko bisita Bizkaiko kostaldean
Bilbotik 20 minutura baino ez dago Ereagako hondartza. Algortako Portu Zaharra Kirol Portutik bereizten duen pasealeku luzean zehar hedatzen da, Punta Begoña galerien parean, eta jauregitxoak ditu inguruan.
Urre koloreko hondarra, olatu moderatuak eta ia 900 metroko luzera dituen hondartza hau aproposa da eguzkiaz eta bainuez gozatzeko. Gainera, ostalaritzako eskaintza anitza da inguruan eta aparkaleku handi bat ere badago.
Kirol Portutik haratago paseatzen jarrai dezakegu, Bizkaia Zubirantz.
Nola heldu
- Kotxez: BI-637 “La Avanzada” errepidea, Getxoraino. Gero El Abra Kirol Portuko noranzkoa hartu behar dugu.
- Metroz: “Neguri” metro geralekua, hondartzatik 500 metrotara. “Algorta” metro geralekuan jaitsi eta Maria Cristina plazan Algorta-Ereaga igogailua hartu behar dugu hondartzaraino.
- Autobusez: Bizkaibusek hondartza honetaraino heltzen diren hainbat linea ditu.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:
Hurbil dauden establezimenduak
Krunch Puerto Deportivo (Abra) Restaurante
Puerto Deportivo Edificio Getxo, edificio Getxo Plaza (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.10 Km
Puerto Deportivo El Abra, s/n (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.13 Km
Playa de Ereaga, 4 (Las Arenas) (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.21 Km
(Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.23 Km
Muelle de Ereaga, 3 (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.33 Km
Avenida los Chopos (frente al 50) (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.70 Km
Hurbil dauden alojamenduak