Urtean 160 ekitaldi eta milioi bat bisitari hartzen ditu batez bestean eta bere instalazioak egunero aldatzen dira, gauza guztietarako eta pertsona guztientzako den 170.000 m2-ko espazio bihurtuz.
Informazio interesgarria | |
Helbidea | Azkue kalea 1 – 48902 Ansio-Barakaldo |
Harremanetarako datuak | Tel : +34 94 404 00 00 / bec@bec.eu |
Ekitaldien egutegia | Egutegia |
BEC azokak eta erakusketak egiteko eremua baino gehiago da, berrikuntzaren erakusgarri ere baita. Lanbide-azokak eta bisitari guztientzat direnak oro har, biltzarrak, nazioarteko kongresuak, kontzertuak, ikuskizunak, filmaketak, iragarkien grabaketa, afari-kontzertuak, galak, aurkezpenak, zinema zuzeneko musikarekin, oroitzapen ospakizunak, formatu handiko azterketak…
Munduko erakustazokarik garrantzitsuenetako azken joerak aintzat hartuta diseinatu zen BEC (Chicago, Londres, Singapur, Munich, Hannover eta Milan) eta eraikuntzako elementu berritzaile eta teknologikoki aurreratuak dauzka zutaberik gabeko 6 pabilioietan. Horietako bat, Bizkaia Arena izenekoa, erabilera anitzekoa da eta ikuskizun mota desberdinak hartzen ditu. Horrez gain, BECek diseinuko Biltzar Zentroa ere badu. Zentroaren arkitektura modernoa da barrutik zein kanpotik eta auditorioa, VIP harrera eremua eta “Luxua” pabilioia dauzka, azken hori zurezko akaberarekin, ekitaldi berezietan espazio honi nortasun propioa emateko.
Erakustazokak 2004an ireki zituen ateak. Azoken eta erakusketen arloko 120 urtetik gorako esperientzia bilduta egin zen, aurrera egiteko bokazioak markatutako izaera duen lurraldean. Orduz geroztik, BECek hamarraldi luze eta egitekotsua igaro du, momentu garrantzitsuz betea. Azken hamar urteotako argazkirik onenak biltzen dituen erakusketa batek, erakustazokaren atarian dagoenak, urte horietako memoria eta BECek pertsonen eta enpresen alde zein inguruko dinamizazio ekonomikoaren alde hartutako konpromisoa erakusten ditu.
Hurbil dauden establezimenduak
Plaza Inmaculada, 23 (Barakaldo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.38 Km
Plaza Landaburu, 2 (Barakaldo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.66 Km
Barrio Kareaga s/n, C. Cial. Max Ocio (Barakaldo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
0.79 Km
Hurbil dauden alojamenduak