Hiribildu honetako arrantza- eta kontserba-tradizioa sustatu nahi dituen ekimena da, bekaizteko moduko inguru batean egiten dena: Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, hain zuzen ere. Egun berezi horretan, Lamerako parkea kontserbak eta arrainak saltzen dituzten postutxoez betetzen da, bermeotarren eta bisitarien gozamenerako. Arrantza- eta kontserba-tradizioaren erakusleiho aparta da Arrain Azoka. Udalerriaren bereizgarria da eta Bizkaiko kostaldeko jai giro tradizionalaz gozatzeko aukera eskaintzen du.
Hegaluze Saria
Sari hau urtero ematen zaie Bermeoren alde lan egin duten edo Bermeo ezagutzera eman duten pertsona, elkarte edo kolektiboei.
Aitormen horretaz gain, egun horretan pintxo lehiaketa eta arraina saltzeko simulakroak ere egiten dira. Azoka hau urtero egiten da Bermeon, maiatzean. Kostaldeko herri honetaz eta bertako ohiturez gozatzeko aukera bikaina da, zalantzarik gabe.
Hurbil dauden establezimenduak
Plaza Lamera, s/n (Bermeo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.28 Km
Barrio Portuondo, s/n (Ctra. Gernika-Bermeo km.47) (Mundaka)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
1.88 Km
Barrio San Pelayo, 80 (Bakio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
3.48 Km
Hurbil dauden alojamenduak