Sopelako Arrietara eta Atxabiribil hondartza bakarra dira izatez, hondarra partekatzen baitute, baina sarbide bereiziak dituzte.
Informazio interesgarria | |
Udalerria | Sopela |
Jarduerak | surfa, boleibola, haurrentzako jolasak eta paseatzea |
Sorosleen ordutegia | 11:00-20:00. |
820 metrotik gorako luzeradun hondartza honen okupazio-maila altua izaten da normalean, hiriguneetatik hurbil dagoelako eta neurri handiago batean, Bizkaiko kostaldean surf egiteko dagoen hondartza onenetarikoa delako.
Bizkaiko bigarren hondartza luzeena
Itsasertzeko pasealekurik gabeko hondartza da, ia hirian bertan dagoena. Olatu bortitzak izaten ditu eta Bizkaiko bigarren hondartza luzeena da, Bakioko hondartzaren ostean.
Arrietara eta Atxabiribil hondartzen inguruan labar altuak eta mendiko ibilaldiak egiteko eremuak daude, itsasora ematen duten bistekin.
Arrietara inguruko surfaren epizentroa dela esan dezakegu eta kirol ekitaldi garrantzitsuak egiten dira bertan. Dozena erdi klub eta surfeko hiru eskola ere dauzka, publiko guztientzat.
Nola heldu
Oso erraza da hondartza hauek aurkitzea eta kotxez zein garraio publikoz hel gaitezke haietaraino. Hondartzak aparkaleku bat dauka. Udan ordaindu egin behar izaten da baina gainerako urte-sasoietan doakoa izaten da.
Bertaraino garraio publikoan joan nahi izanez gero, Bilboko metroak geraleku bat dauka Sopelan bertan. Geraleku horretatik kilometro eta erdi ibili behar da hondartzaraino edo bestela, Sopelako Udalak jarritako autobusa har zenezake.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:
Hurbil dauden establezimenduak
El Peñón de Sopela Restaurante
Atxabiribil, 82 (Sopelana)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.17 Km
(Sopelana)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.20 Km
Iparraguirre, 1 (Sopelana)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.86 Km
Akilino arriola, 7 (Sopelana)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.87 Km
Loiola Ander Deuna 34 (Sopelana)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.89 Km
Hurbil dauden alojamenduak