4 orduko esperientzia honetan naturarekin eta animaliekin harremanetan egongo zara eta hobeto ezagutuko duzu lehen sektorea.
Benetako euskal artzain batekin egun bat igaro nahi al duzu? Ezagutu artzaintzaren esentzia eta eguneroko lana eta gozatu esperientzia desberdin, bakan eta euskal tradizioz beterikoaz.
Bikotekidearekin, lagunekin edo familiarekin gozatzeko esperientzia ahaztezin bat proposatzen dizugu, batez ere haurrei gustatuko zaiena.
Zertan datza jarduera?
Hasteko, artzainarekin batera joango zara artaldea zuzentzera eta hurbiletik ezagutuko duzu ardi latxa. Artzain txakurrak artzainaren aginduei jarraituz artaldea mugitzeko duen trebetasunak harritu egingo zaitu.
Ondoren, ardiak jezten ikasiko duzu eta sasoiarekin bat badator, ardiei ilea mozten lagundu ahalko duzu.
Amaiera modura, baserrian egiten duten gazta paregabea dastatu ahalko duzu.
Esperientzia honi esker, hiriko bizitza akigarritik deskonektatuko duzu eta Bizkaiko paisaia berdeaz gozatuko duzu, ofizio eta elementu tradizionalen balioa berreskuratuz.
Non bizi dezaket esperientzia hori?
Enkarterrietatik bazabiltza, hurbil zaitez Gueñesera, Isusi anaien Buniete baserrira.
Informazio interesgarria
Non | Güeñesen |
Noiz | Urte osoa |
Prezioa | Helduak: 10€
4 eta 12 urte bitarteko umeentzat: 5 € Hiru urtetik beherako umeentzat doan |
Informazioa eskatzeko telefonoa | 946.802.976 |
Informazio gehiago | www.visitenkarterri.com |
Abadiño inguruan ere artzaina izan zaitezke egun batez, Alluitz Naturaren eskutik.
Informazio interesgarria
Non | Abadiño inguruan |
Noiz | Urte osoa |
Prezioa | Helduak: 18€
Umeentzat: 4€ |
Informazioa eskatzeko telefonoa | 688.875.120 |
Informazio gehiago | info@alluitznatura.com |
Hurbil dauden establezimenduak
Aldebarrena, 5 (Mañaria)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
1.89 Km
Barrio Urkiola, 11 (Abadiño)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
2.09 Km
Polígono Montorreta- Galeria Simply (Durango)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
2.73 Km
Goienkalea, 14 (Durango)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
2.95 Km
Hurbil dauden alojamenduak