Algortako Portu zaharra Getxoko txoko bitxi bat da, Bizkaiko kostaldean.
Getxoko turismo-bulegoak lagatako argazkiak www.getxo.eus/turismo
Informazio interesgarria | ||
Turismo-bulegoa | Getxoko Turismo-bulegoa
Ereagako Hondartza z/g 94 491 08 00 |
|
Jaiak | Datak | |
San Nikolas | Abuztuak 12 | |
Ereagako Hondartzaren pasealekuaren amaieran kokatuta, arrantzaleen portu zahar hau Bizkaiko kostaldean xarma eta historia gehien duten lekuetako bat da. Algortako Portu Zaharra Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Ondare Kultura kategoriarekin kalifikatutako Monumentu Multzoko parte da.
Itsas kutsuko giroa mantentzen duen leku bat, kalez kale ibiltzeko, kale txiki malkartsu eta estuetan barna, haren historia ezagutzeko bertako gastronomiarekin gozatzen den bitartean.
Algortako Portu Zaharren Historia
XVII. eta XVIII. mendeetan du jatorria, Algorta herri txikiaren populazioak, itsasoarekin lotutako jardueretan eta itsasontzi txikietan egiten zuten baxurako arrantzan aritzen zena, garrantzia irabazten joan zenean, izan ere, Abrako portuaren baldintza fisiko eta meteorologiko bereziei esker Bilboko portuetara zuzentzen ziren itsasontziei laguntzeko “lemazain” adituak kontratatu behar ziren ezinbestean, aipatu itsasontziak Getxo eta Portugalete parean itsasadarrak osatzen zituen hareatzetan hondoa jota gera ez zitezen.
Portuan itsas jarduerak areagotzearekin batera, Algortako marinelek horiek arautzeko organismo bat eratu zuten: Algortako San Nikolas Marinelean Kofradia. Kofradia hark, maiordomoa buruan zela, Algortako marinelen kontratazioa babestu, Abrako natura-baliabideen erabilera egokia arautu, salmenta erregulatu eta portuko neurri higieniko zein osasun arlokoak ezartzen zituen.
Zer ikusi eta egin Getxoko Portu Zaharrean?
Getxon kokatuta, bere hondartza paregabe eta barneratzen duen monumentu ondare itzelari esker turista anitz erakartzen dituen herria, Bilboko Portu Zaharretik 20 minutu eskasera, ezinbesteko bisita-lekua da Bizkiko kostaldea ezagutzeko asmoa dagoenean.
Arrantzale herri zahar hau xarma eta historiaz beteriko lekua da, baina, aldi berean, bizi-bizia, izan ere, lagun-taldeek “poteoan” ibili eta pintxoak dastatzeko elkargunea da, eta bertako taberna eta jatetxetan indarrak berreskuratzeko gunea, Kirol Portutik Ereagan barna osteratxoa egin ondotik.
Gune hau Bizkaiko argazki-albumetan ezinbesteko irudietako bat da, hala Portu Zaharra behetik ikusita, nola bertako behatokitik dauden ikuspegiak.
Portu Zaharreko Erakarpenak:
San Nikolas ermita antzinakoa
Marinelen Kofradiak sortua, bilkurak egiteko lehen egoitza izan zen. XIX. mendean ermita itxi egin zuten eta eraikinari erabilera berriak eman zitzaizkion. Hala, itsas eskola izan zen eta 1948ko erreforma baten ondotik auzotarren etxe gisa amaitu du. Bere eraikuntza zaharretik absidea baino ez da mantentzen.
Etxetxu
Itsasoari beha dagoen “etxetxoa”, oinplano bakarrekoa, itxia, eta hondo guztian barna luzatzen den banku jarraitu bat duen ataripe ireki batekin. XVIII. mendean eraiki zuen Marinelen Kofradiak, bilkurak egiteko egoitza modura.
Arrantzalearen eta sardina-saltzailearen eskulturak
Portu Zaharreko kaleetara igotzeko eskaileretan, Etxetxura iritsi baino apur bat lehenago, eskultura hauek ohore egiten diote bertako biztanleen antzinako lanbideei. Arrantzalea eta sardina-saltzailea.
Erriberamune
Portura doazen eskailera-buruko petrila, arrantzalearen eta sardina-saltzailearen eskulturen aldamenean dagoena, Erriberamune izenarekin ezagutzen da. Marinel eta arrantzaleen elkargunea izanda hainbat belaunalditan.
Bizkaia udan bisitatzen baduzu, kontsultatu Getxoko Turismo-bulegoan Portu Zaharrean bisita antzeztuak egiteko ordutegiak eta prezioak, ekainetik irailera, igandez antolatzen direnak. Itsas ingurune zahar honetako historia, bitxikeriak eta bizimodu zaharra ezagutzeko modu dibertigarria.
Baina Portu Zaharreko erakarpen turistiko handiena, bere irudi bitxiaz gain, bertako kale estu eta malkartsuetan barna, eraikin zaharren artean pasioan ibiltzea eta bertako giro onarekin eta gastronomiarekin gozatzea da, aperitibo modura txibiak (txibi arrautzeztatuak) edo zonaldeko jatetxeetako batean arrain eder bat janez.
Getxoko Portu Zaharrera iristeko modua
Bilbotik edo Bizkaiko beste gune batzuetatik erraz iris daiteke Getxora errepidez, seinaleei jarraituz, izan ere, ongi seinaleztatuta dago. Iristeko, “La Avanzada” edo BI-637 errepidea hartuko dugu. Getxora iristean, pasealekuetara, Kirol Portura eta Ereaga hondartzara iristeko zonaldera helduko gara, eta pasealekuaren amaieran Portu Zaharra aurkituko dugu.
Bilboko Metroa hartuz ere Portu Zaharra bisita daiteke: “Algortako” geralekuan jaitsiko gara eta bertatik oinez ibiliko gara kilometro baino gutxiagoan. Halaber, aukera izango dugu “Neguriko” metro-geralekuan jaitsi, 500 metroko osteratxoa egin Ereagako hondartzara arte, eta pasio atseginean hondartzaren amaierara iristeko. Bertan aurkituko dugu Portu Zaharra, bertara igotzeko eskaileratxoekin, arrantzalearen eta sardina-saltzailearen eskulturak goratuta.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:
Hurbil dauden establezimenduak
Salón de Juego Cafetería Ollarreta
Algortako Etorbidea, 110 (Getxo)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.28 Km
Avda. de Algorta, 12 (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.30 Km
Muelle de Ereaga, 3 (Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.31 Km
(Getxo)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.34 Km
Hurbil dauden alojamenduak