Informazioa
Nabarmengarria:
- Gure chefa, Jofre, eta sukaldeko eta barrako lantaldea.
- III Bizkaiko Tortilla Kopako parte-hartzailea.
Espezialitatea: Karta, plater tradizionalekin eta munduko sukaldaritzarekin.
Aste barruan, menu erakargarriak ukitu bereziekin, eta arroz aparta, egunero desberdina.
Dena egiten dugu etxean, marinatuak, saltsak, bizigarriak… Ardo dibertigarri eta desberdinak: aldiro aldatzen ditugu, eta kopaz kopa eska daitezke.
Zer eskaintzen dugun: Karta, partekatzeko mokaduekin eta banakako platerekin, menu osasungarriak egunero. Patata-tortilla egin berria eta pintxo-barra ona, aukera begano eta guzti.
Ezagun egiten gaituena: Inguru atsegin eta berezia, Euskadiko rokodromo handienaren ikuspegiarekin, aireportutik 5 minutura eta Derioko tren-geltokiaren aurrean. Musika ona, ardoak eta langile zeharo jatorrak.
Ezinbestekoa: Goizez tortilla eta gure kafea, eguerdian menua hemengo eta munduko platerekin, eta arratsalde eta ilunabarrean, upategiko garagardoa eta gure karta, askotariko aukerez beteta.
Probatu etxean egindako Kebaba, gure arrozak, pulled pork-a, eta ez joan patata brutalak eskatu gabe, errepikatuko duzu eta. Den-dena, jakina, gustu guztietarako ardo dibertigarriekin.
Hiru hitzetan: Gu ez ezagutzea, hori bai brutala.
Hemen gaude
Hurbil dauden establezimenduak
Gernikako arbola, 4 (Derio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.15 Km
Urbe Restaurante (Hotel Holiday Inn Express bilbao)
Zarandoa Kalea,1 (Derio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
1.23 Km
Parque tecnológico de Zamudio, Edificio, 105 (Derio)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
1.43 Km
Hurbil dauden alojamenduak