Gozatu Bizkaiaz webgunea 2015ean sortu zen, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen ekimenez, Bizkaiko gastronomia eta ostalaritza establezimenduak ezagutarazteko, gure lurraldearen baliabide eta erakargarri turistiko guztiak ahaztu gabe.
Orduz geroztik, hazten eta hobetzen jarraitu dugu, web diseinuan eta erabilgarritasunean, edukietan, bisita kopuruetan eta jarraitzaileen komunitatean.
Bizkaia maite dugu, haren paisaiak, herriak, leku xarmagarriak, jaiak, tradizioak, kultura, jendeak… eta, bereziki, gure gastronomia. Horregatik, gure jarraitzaileei erakutsi nahi dizkiegu gure lurraldearen erakargarriak, Bilbon eta Bizkaiko udalerrietan egin daitezkeen plan hoberenak.
Iaz, 198.000 laguni baino gehiagori erakutsi genien Bizkaiko hoberena, eta, gure webgunean jatetxeak, tabernak, ibilbide gastronomikoak edo alojamenduak aurkitzeaz gainera, astero berritzen ditugun “Planak-Zer egin” eta “Planen bloga” atalak kontsultatu zituzten. Gainera, jarraitzaileen komunitate bat dugu sare sozialetan: 10.000 pertsona baino gehiago, egunero gure argitalpenen bidez informazioa eskuratzen dutenak, plan hoberenei, jaiei, Bizkaian egiteko jarduerei buruz.
Gure jarraitzaileen artean daude lurraldeko turismo erakundeak, gidari turistikoak eta bidaiez eta gastronomiaz idazten duten kazetariak eta blogariak. Gure webgunean agertu nahi duzu eta zure agentzia edo enpresa turistikoak eskaintzen dituen esperientzien edo jardueren berri eman?
Disfruta Bizkaian agertu nahi duzu?