Haurrekin egiteko plan kulturak ere dibertigarriak izan daitezke. Haurrekin eta familiarekin gozatzeko jarduera onenak aurkezten dizkizugu, Euskal Kostaldeko Museoen Hileko 2024ko edizioan parte hartzen duten Bizkaiko museoek antolatuta. Gainera, Aitaren Eguna modu bakar eta originalean ospatzeko proposamen hauetako zenbait aprobetxatu ahal izango dituzu.

Martxoan zehar txikienekin familian dibertitzeko haurrentzako jarduera eta tailerrekin gozatu ahal izango dugu eta, aldi berean, Bizkaiko ondare kultural eta naturala ezagutuko dugu. Hemen dituzu zuretzat hautatu ditugun planak, daten arabera antolatuta, bakar bat ere gal ez dezazun:

Arrantzaleen museoa (Bermeo)

  • «Gaur zu izango zara gidaria» haurrentzako tailerra: tailer honekin 5-12 urte bitarteko haurrak museoko gidari izango dira egun batez.

Martxoak 3. Erreserbatu egin behar da – Doakoa – 11:30 – 13:00 – euskaraz.

  • Ate irekia: bisitatu museoa doan.

Martxoak 2, 3, 9 eta 10.

Larunbatetan: 10:00 – 16:00 Igandetan: 10:30 – 14:30

Informazio gehiago eta erreserbak: 946881171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Itsasmuseum Bilbo

Bisita gidatuak familian eta haurrentzako tailerrak:

Martxoak 2 eta 3. Erreserbatu egin behar da – Doakoa:

  • 11:30 – 12:00: Bisita gidatu laburra surfari eskainitako eremuan. Jarduera hori bat dator Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren V. edizioarekin.
  • 12:00 – 13:30: haurrentzako tailerra surfa ardatz hartuta. 8-12 urte bitartean.

Martxoak 9, 10, 23 eta 24. Erreserbatu egin behar da – Doakoa:

  • 11:30 – 12:00: Bisita gidatu laburra «Nuevo Anchústegui, Gure Señoriti» erakusketara
  • 12:00 – 13:30: «Arrantza-egun bat»haurrentzako antzerkia, 4-12 urte bitarteko haurrentzat.

Martxoak 16, 17, 30 eta 31. Erreserbatu egin behar da – Doakoa:

  • 11:30 – 12:00: bisita gidatu laburra «Selma Huxley: euskaldunak deskubritu Ternuan. XVI. mendea» erakusketara
  • 12:00 – 13:30: «Arrantza-egun bat» haurrentzako antzerkia, 4-12 urte bitarteko haurrentzat.

Informazio gehiago eta erreserbak: 946085500 / info@itsasmuseum.eus

Euskal Herria Museoa (Gernika)

  • «Emakumeak historian» familian egiteko tailerra

Jarduera didaktiko honekin, 4 urtetik gorako txikiek (senide batek lagunduta), emakumeek gure historian duten lekua zein den ikasiko dute.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz – Heldu bakoitzarekin 3 adin txikiko joan ahal izango dira.

Martxoak 3 – 11:30 – 13:30

Informazio gehiago eta erreserbak: 946255451 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Bakearen museoa (Gernika)

  • «Hiroshima eta Nagasaki» familian egiteko tailerra

Hiroshima eta Nagasakiri buruzko tailerra, 4 urtetik gorakoentzat.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz

Martxoak 17 – 11:30 – 12:30; eta 12:45 – 13:45.

Informazio gehiago eta erreserbak: 946270213 / museoa@gernika-lumo.net

Txakolingunea (Bakio)

  • «Itsasoari begira» haurrentzako tailerra

Itsasoarekin lotutako eskulanak 4-12 urte bitarteko haurrentzat.

1€ – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz

Martxoak 24 – 11:30 – 13:00

Informazio gehiago eta erreserbak: 946028513 / txakolingunea@bizkaia.eus

Bizkaiko Arkeologia Museoa

  • «Euskal kostaldeko herri baleazaleak» familian egiteko tailerra 

Tailer honekin Bizkaiko kostaldeko herrietako gizartea zer-nolakoa zen jakiteko abagunea izango duzu, jarduera baleazaleek utzitako aztarna arkeologikoen eskutik.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da

Martxoak 10, 17, 24 eta 31 – 11:30

Informazio gehiago eta erreserbak: 944040990 / arqueologimuseoa@bizkaia.eus

El Pobal burdinola. Muskiz.

Bisita tematikoa eta ingurumen-tailerra Uraren Mundu Egunean eta Basoen Nazioarteko Egunean

Gozatu burdinolaren inguruan barna egiteko ibilbide gidatuarekin eta gune hidrauliko honek bere natura ondarearekin duen loturarekin.

Barne dago: hainbat zuhaitz landatzea, eta egur-ikatza egiteko prozesuaren zuzeneko erakustaldi bat, txondor txiki batekin

Doakoa – Erreserbatu egin behar da

Martxoak 16

Arropa eta oinetako eroso eta egokiak janztea gomendatzen da.

Informazio gehiago eta erreserbak: 629271516 / elpobal@bizkaia.eus

Rialia – Industria Museoa (Portugalete)

  • «Akuarioa» tailerra

Museoa bisitatu ondoren, 5-8 urte bitarteko haurrek jarduera jostagarri hau burutzeko aukera izango dute.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz

Martxoak 16 – 10:30 – 12:00

  • «Antzinako mapa» tailerra

9-12 urte bitarteko haurrek pergaminotan eskuz egiten ziren lehendabiziko mapen modukoak egiten ikasiko dute.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz

Martxoak 16 – 12:00 – 13:30

Informazio gehiago eta erreserbak: https://sarrerak.portugalete.org/museo-de-la-industria-rialia/

Agurtza itsasontzi-museoa. Santurtzi  

Ate irekiak Agurtza itsasontzi-museoan

Ezagutu zer-nolakoa zen bizimodua XX. mendearen erdialdeko atunontzi baten barruan.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da

Martxoak 2, 9, 16, 23 eta 30: 11:00 – 12:00

Informazio gehiago eta erreserbak: 944839494 / turismo@santurtzi.eus

Santurtzi Itsas Museoa

Bisita gidatua Serantes Mendira

Deskubritu Abraren eta Bilboko Itsasadarrerako itsas sarbidearen zaindari den Serantes mendiaren kokapen estrategikoa eta bertarako bisitak.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Gaztelaniaz.

Martxoak 9 eta 23: 09:30 – 12:30

Haurrentzako tailerrak

Ikasi behin erabiltzeko materialak berrerabiltzen, objektu apaingarriak, tresnak eta bestelako objektuak eraikiz eta ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko kontzientzia landuz.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Euskaraz

Martxoak 9 eta 23: 11:00 – 12:30

Bisita antzeztua

Carmenek, Itsas Museoko sardina-saltzaile bitxiak, beste pertsonaia herrikoiekin batera, Santurtziko historia eta tradizioak antzezten ditu bisitari guztientzat modu jostagarri eta dibertigarrian.

Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Gaztelaniaz.

Martxoak 16 12:30 – 13:30

Informazio gehiago eta erreserbak: 944839494 / turismo@santurtzi.eus

 

Plan guztietara animatzen diren horietakoa al zara? Begiratu programa osoa bakar bat ere ez galtzeko. Gozatu familiarekin edo lagunekin!

Disfruta Bizkaia planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean.

 

 

Categoría: Gozatu Bizkaia, Haurrekin egiteko planak, Zer egin