Bilboko musika klasikoaren jaialdia bueltan dago! Martxoko lehen asteburuan , martxoak 3, 4 eta 5, MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren 22.edizioa ospatuko da Euskalduna Jauregiko espazio desberdinetan, aldi bereko emanaldiekin. Aurten, Bilboko musika klasikoaren jaialdiak 70 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu 1.400 interpreterekin, Hauen artean 800 profesional eta 600 ikasle egongo dira.  

Musika-Música, jaialdi bat baino gehiago

Notak & Letrak izenburupean, aurtengo programak garai eta estilo artistiko desberdinetako konpositoreen eta idazleen arteko elkarrizketa aztertuko du. Beste batzuen artean, musika arloan, Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Shubert, Schumann, Bizat, Strauss edo Marais eta literatura arloan, Cervantes, Shakespeare, Byron, Virgilio, Ovidio, Tolstoi, Goethe edo Ibsen. MUSIKA-MÚSICA jai bat da, ekitaldi kultural erraldoi bat. Musika klasikoa jarraitzan dutenentzako jaialdi bat da, baita musika mota honetako kontzertuetara hain ohituta ez dauden publikoetara ere ireki nahi dena.Beraz, hauentzat edizio honetan bi proposamen desberdin egongo dira:  Les Percussions Strasbourg-en “100 Cymballs” ikus-entzunezko esperientzia bat (Euskalduna Juaregiko Auditorium-ean, martxoak 3, arratsaldeko 20:00-etan), eta jaialdi honen berezko produkziozko lehenengo opera: “El Teléfono” , Iván Martínek zuzenduta eta Esemble Galdosék antzeztua  dagoena, eta eszenografia zuzendaritza Maria Goiricelayak egina (Euskalduna Jauregiko 0E aretoan, martxoak 3 gaueko 21:00etan eta martxoak 4 eguerdiko 13:30etan eta arratsaldeko 20:00etan). Gainera, aurreko edizioetan bezala, zinemak ere bere lekua izango aurtengoan. bi emanaldiekin igande arratsaldean.  

Nobedade moduan, MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren hasiera Arriaga Antzokian izango da martxoak 3 arratsaldeko 19:00etan, “El sueño de una noche de verano” kontzertuarekin. Hau izango da musika eta literaturaren artean egingo diren elkarrizketa desberdinen lehena. Jaialdiaren beste nobedade bat, interpreteen artean Vienako Haur Kantariak edo Budapesteko Anima Musicae Ganbera Orkestra lehen aldiz hartuko ditu jaialdiak, beste batzuen artean. Musika errepertorio handiko asteburua izango da, gustu guztientzako kontzertuak, errezitalak edo zinema emanldiak jasoko dituena. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren edo Euskadiko Orkestra  nagusien kontzertu sinfoniko handiak, Euskalduna Jauregiko Auditorium aretoan izango dira, eta ganbera-musikako eta ibilbidea duten artisten errezitalen kontzertuak Euskaldunako beste aretoetan entzun ahal izango ditugu. “Kiosko” guneak musika eskola eta kontserbatorioetako 600 ikasle hartuko ditu eta, Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean abesbatza sare bat sortzeko helburuarekin iaz abian jarritako Kantamundi programan, Bilboko hainbat ikastetxe ere bilduko ditu.  

 

 

 

 

Umeentzako planak: Kontzertuak familian

Nola ez, etxeko txikientzako ere musika emanaldiak egongo dira:

  • “Orfeo”: Orfeo y Eurídice-ren mitoaren  txontxongilo eta itzal eszenogarfia.

📅  Martxoak 4 larunbata 🕐 11:30h  📅  Martxoak 5 igandea 🕐  12:30h 📍 0C Aretoa (Euskalduna Jauregia)

  • “Pedro y el lobo”: Espectáculo de títeres y música  Musika eta txontxongilo ikuskizuna.

📅 Martxoak 5 igandea 🕐 11:30h y 16:00h 📍0E Aretoa (Euskalduna Jauregia)

Kontzertuak

Hemen daukazue  Musika-Música 2023 programazio osoa  kontzertu eta ordutegi guztiekin.  

Non ospatzen da MUSIKA-MÚSICA Jaialdia?

Aurten MUSIKA-MÚSIKA Jaialdia Euskalduna Jauregian izango da eta Arriaga Antzokia anfitrioi moduan hasierako kontzertuarekin.

 

 

 

 

Musika-Música Sarrerak

  • Euskalduna Jauregiko txartel-lehiatila: astelehenetik larunbatera, 12:00tik 14:00etara eta 17:00tik 20:00etara.
  • Jaialdiaren egoitzan “La Perrera” eraikuntzan (Sabino Arana 50): astehelenetik ostiralera, 12:00etatik 17:00etara, martxoak 2ak arte (ordainketak txartelarekin).
  • Taldeentzako salmenta esklusiboa (50 sarrera baino gehiagokorako):  94 403 51 80  edo groups.euskalduna@gmail.com .
  • Euskalduna Jauregiko Auditoriumerako: 13€
  • 0B Aretoa: 11€
  • Beste aretoak: 8€
  • “Kiosko”gunea: 4€
Disfruta Bizkaia  Planak, turismoa, ostatatze jatetxeak webgune berean.

 

Related Posts

Categoría: Gozatu Bizkaia, Haurrekin egiteko planak, Zer egin