Bilbok bere urtebetetzea ospatuko du: ekainaren 15ean, 719 urte beteko dira hiri-gutuna sinatu zenetik eta, ondorioz, Hiribildua fundatu zenetik. Ospatzeko, asteburuan Bilbon jaia nagusituko da Gau Zuria edo Noche Blanca ekitaldian, 14 eta 15eko gauetan, ostirala eta larunbata.
Gainera, astebururako planak Bilbon guztiz osatuko dira 16an, igandean, ekitaldi solidario batekin: Estropatada
14an eta 15ean, ostirala eta larunbata, Bilbo argituko da Gau Zuriarekin
Urtero bezala, Bilbok bere urteurrena ospatuko du Gau Zuriarekin; gau magiko horretan, Bilbo argitu eta ikus-entzunezko ikuskizunez betetzen da. Baina, Bilbon beti dena bonbazia handian egiten denez, ospakizunak bi gau iraungo ditu: ekainaren 14ekoa, ostirala, eta 15ekoa, larunbata. Eta, noski, ikuskizunak dohainik izango dira: sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, Gau Zuriak eskainiko dizkie, bilbotarrei zein bisitariei irudi-, argi-, eta soinu-ikuskizunak. Hiribilduko eraikin nabarmenetan proiekzioak jarriko dira, eta ekintzak, literatura, musika, eta antzerkia nagusituko dira plazetan, museoetan, eta kulturari lotutako zenbait tokitan.
Ekainaren 14 eta 15eko asteburuan, gaua iristean, Bilboko kaleak argituko dira, eta gozatzera, aho bete hortz uztera, eta hiria begi magikoekin ikustera gonbidatuko gaituzte. Ez ezazue galdu ostiralean eta larunbatean egingo den Bilboko Gau Zuriaren ospakizuna.
Gau Zuria 2019ko ordutegia:
- Emanaldiak 20:00etatik goizeko 02:00ak arte.
- Argiak 22:30etatik aurrera
Ekitaldi-programa zabalaren esparruan, argiz betetako kaleak eta eraikinak, proiekzioak, eta hainbat ustekabe gozatuko ditugu; adibidez, Uribitarten semaforoetako panpinek ihes egingo dute, edo pertsonaia erraldoiek Bilbo bereganatuko dute. Oso gomendagarriak dira 7 minutuko antzezlanak, Doña Casilda Parkeko Pergolan antzeztuko direnak (Bilboko betiko pertsonaiekin), eta Sugarrak, musika-ikuskizunen eta sugarren artean Nerbioiko Itsasadarrean barrena ibiliko den herensugea.
Universe kale-ikuskizunak Alde Zaharra girotuko du; eguzki, ilargi, eta izar alegoria, hain zuzen ere… Hareatzan, jendeak tamaina handiko kaleidoskopioa erabili ahal izango du. Abandoibarra Etorbidean amestu ahal izango dugu eta errealitatetik urrunduko gara Nefelibata ikus-entzunezko kontzertuari esker (argitzen eta dantzatzen diren esferek osatutako paseoa, alegia); aipatutako esferek ospakizun honetarako konposatutako partitura jarraituko dute. Ercilla kalea argiz eta kolorez beteko da. Indautxu Plazan, Rythmus eskulturak harrituko gaitu; izan ere, erabiltzaileen bihotzen taupadetara moldatzen den argi-eskultura da. AZ Zentroaren barruan, kulturen Atarian, argi-esfera handia aurkituko dugu, musikaren erritmora isla hipnotikoak sortuko dituena. Iberdrola Dorrearen atarian, ikusleak jazz erritmoan egingo den ikuskizunaz gozatuko du, eta eszenaratze politak 50. hamarkadako New Yorkera eramango du. Eta, abentura eta elezaharrak maite dituztenek, argi- eta soinu-esperientzia sentsoriala bizi ahal izango dute Miserikordiako Lorategian.
Aurreko ustekabeak eta beste asko aurkitu ahal izango ditugu Bilboko kale eta plazetan barrena ibiltzean ekainaren 14 eta 15eko asteburuaren gauetan. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu argia eta kolorea erabiltzen duten mapping ikusgarriak, hiribilduko eraikin nabarmenen aurrealdean proiektatuko direnak (Udalean, Arriaga antzokian, Euskalduna Jauregiko urmaelean).
Bisitari guztiek, umeek ere bai, maiteko dituzten ikuskizunak, kultura, fantasia, argia, eta kolorea. Haiek, adibidez, Doña Casilda Parkean egongo den Arboria instalazioaz gozatuko dute: Edenerako bidaia argi-egitura puzgarriaren bidez, 8 metroko 3 kupulek eta paisaia soinudunak osatutakoa. Aurten lehen aldiz, Arboria egunean zehar ere bisitatu ahal izango da (ostirala 18:00etatik aurrera eta, larunbata, 11:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 02:00ak arte).
Kontuan izan beharko duzue Gau Zuriko ekintza eta ikuskizun bakoitzak bere ordutegia duela, eta argiak ez direla 22:30etara arte hasiko. Ezer ez galtzeko, eta Bilboko Gau Zurirako zuen ibilbidea nahi duzuen moduan antolatu ahal izateko, hemen aurkituko duzue Gau Zuria 2019ko ekintza-programa osoa
Estropatada WOP Bilboko Itsasadarrean
Gau Zuriko argiak itzali arren, astebururako planak Bilbon ez dira amaituko, ekainaren 16an, igandean, Estropatada ospatuko baita, Bilboko Itsasadarrean. Ekintza dibertigarri eta solidario hau dagoeneko familientzako ezinbesteko jaia da Bilboko udaberrian. WalkOnProject erakundeak antolatzen du, eta Estropatadaren helburua (edo, hobeto esanda, jaiotzeko arrazoia) gomazko ahate horiekin estropada bat egitea da, Itsasadarrean.
2019ko edizio honetan, Estropatada jasangarriago bihurtuko da eta orain, solidarioa izateaz gain, ingurumen-ekitaldia izango da. Bazenekien edizio honetatik aurrera ahate hori famatuak ez direla Itsasadarrera botako?
Hemendik aurrera, estropadako “Wopato”-ak… pinaburuak izango dira!, ordezko jasangarria eta biodegradagarria.
Hala ere, ez da Estropatadako nobedade bakarra: aurten, ibilbidea alderantziz egingo da. Hau da, estropada 13:00tan hasiko da Euskalduna Zubian, eta Deustuko Zubian amaituko da.
Hori bai, Estropatada WOP ekitaldiaren familientzako jaiak ez du bakarrik pinaburuen lasterketa izango Bilboko Itsasadarrean. Izan ere, egun osoan zehar jai dibertigarria ospatuko da Itsas Museoaren ondoan: 11:30etatik 19:30etara, museoaren zelaigunean, umeentzako ekintzak, haur-tailerrak, puzgarriak, kontzertuak, astronomia, eta familia osoarentzako ekitaldi dibertigarri asko aurkituko dituzue.
Dagoeneko badakigu Estropatada zer den baina, zein da Estropatadaren ekintza solidarioa? Bilboko Estropatadaren helburua dirua biltzea da, neuroendekapenezko gaixotasunak ikertzeko erabili ahal izateko. “Wopato”-ak, elastikoak, eta bestelako produktuak saltzeagatik lortutako diruarekin, WOP Fundazioak gaixotasun horientzako terapiak ikertzeko proiektuak diruztatzen ditu; jaia eta ekitaldiaren bitartez, neuroendekapenezko gaixotasunei, eta horiek jasaten dituzten pertsonei, ikusgaitasuna eman nahi zaie.
Estropatadan parte hartu dezakezu txartela erosten baduzu 5 euroren truke. Lasterketan zehar, zure “WOPato” jasangarriaren ibilbidea jarraitu ahal izango duzu eta, aurreko urteetan bezala, estropada amaitu ondoren zure txartelaren truke oroigarri polita jasoko duzu: aurreko urteetan Bilboko Itsasadarra zeharkatu duten gomazko ahate horiren bat.
Eta horrek bi zentzuko galdera eragingo ditu:
- zer gertatuko da Estropatadan urtero erabiltzen ziren ahatetxo horiekin? eta etxera eramaten genituen pertsonaia horiekin? Hartu duen ingurumenarekiko konpromisoaren ondorioz, WOP erakundeak plastikoen sorkuntza murrizteko prozesuarekin bat egin du; beraz, ez du ez erosiko ez egingo gomazko ahaterik. Stock guztiari irtenbidea emango zaio birziklapenaren eta ahate-soberakinen salmentaren bidez; gainera, sentsibilizazio-mezuak eramango dituzte, eta erosleak bizitza-zikloa luzatzeko konpromisoa hartu beharko du.
- Estropatadako pinaburuak Nerbioiko Itsasadarrean geratuko dira? Ez zaitez kezkatu: biodegradagarriak izateaz gain, lehen ahateekin egiten zen moduan, “WOPato”-pinaburuen alboan zenbait “artzain” egongo dira, ahateek talde bat osatuko balute bezala. Horrela, ez da bat ere ez desbideratuko edonoraezean galduko, eta lasterketa amaitu ondoren guztiak berreskuratuko dira, “kutsaduraren aurkako hesiei” esker.
Bilbon ekainaren 16an, igandean, egingo den Estropatada WOP ekitaldia familia osoarentzako igandeko plan zoragarria da: jaia, ekitaldi solidarioa eta jasangarria… Ez ezazue huts egin!
Bilboz gozatzeko hainbat plan eskainiko dituen asteburua. Eta, Bizkaiko edozein lekutatik gerturatzen bazarete edo turismoa egitera bazatozte, esperientzia gastronomikoaren plangintza egitea ere gomendatzen dizuegu. Disfruta Bizkaia webgunearen “Jan eta edan” atalean, gehien interesatzen zaizkizuen tokiak aurkitu ahal izango dituzue.
Disfruta Bizkaia, planak, turismoa, ostatuak, eta jatetxeak webgune berean.
Categoría: Gozatu Bizkaia
Utzi erantzuna