Gabonak badatoz, haurren oporrak laster dira, eta gabonetako giroaz gozatzeko plan eta jardueren bilaketak gori-gori daude: Gabonetako azokak, jaiotzak, haurrentzako jarduerak eta tailerrak, antzerkiak, kabalgatak… 
Bilboko Gabonetako planik onenak hautatu ditugu (eta Bilbotik gertu), haur bat bezala gozatu ditzazun!

Gabonetako argiak eta dekorazioa Bilbon

Aurten ere, Gabonetako led argiek eta dekorazioak Bilboko kaleak eta auzoak Gabonetako giroz betetzen dituzte.

Murgil zaitez Europako hiri handietako Gabonetako giroan, Bilboko kaleetako argiei eta Gabonetako apaindurei esker: Arriaga plazako Gabonetako zuhaitz dotorea, Kale Nagusiko argiak, Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Emakumeen Plazan…

Paseatu Gabonetako erakusleihoen artean, Kale Nagusia eta Bilboko Alde Zaharreko “7 kaleak” magiaz betetzen dituzten argien azpian, edo ibili Areatzan barrena, hura baso magiko bihurtzen zuhaitz argiztatuen artean.

Egin ezazu argazki bat hiriko erdiguneko plazak (Indautxu plaza, Arriaga…) apaintzen dituzten “Bilbo tamainako” Gabonetako zuhaitzen azpian.

Ez ahaztu udaletxera joatea. 14 metroko zuhaitzari, bola erraldoi bati eta argitutako Bilboko baldosa bati argazkiak atera ahal izango dizkiozu.
Aurten ere Urrezko Balea Handia aurkituko duzu Uribitarteko kaian, udaletxearen pare-parean. Gainera, argiztatutako baldosak jarriko dira hiriko txoko orotan, barruti bakoitzean bana. 
Gabonetako merkatuak Bilboko itsasadarraren ondoan
Gabonetako merkatuak atsegin badituzu, Gabonetako azoka-gune handi bat aurkituko duzu Udaletxeko eta Areatzako zubien artean, itsasadarraren bi ertzetan:

Gabonetako Azokak zurezko 20 etxola ditu, gastronomia, opari, dekorazio eta abarreko postuekin, eta Erripako kaian irekiko ditu ateak, abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 6ra bitartean.  11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 21:00etara 

Itsasadarraren beste aldean, Areatzako kaian, Gabonart Artisautza Azoka egingo da aurten. Han, aukera izango duzu Bizkaiko artisauek arreta handiz egindako piezak miresteko eta erosteko (zeramika, bitxigintza, larrua, zura, jostailu tradizionalak…). Abenduaren 15etik urtarrilaren 5era.

11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era – Abenduaren 24an eta 31n: 11:00etatik 14:30era – Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean: Itxita egongo da.

Zalantzarik gabe, bisitatu beharreko lekua da, Europako Gabonetako azoketako giroaz gozatzeko eta sasoi honetako ohiko ospakizunetarako opariak aurkitzeko: Errege Eguna, Olentzero, “lagun ikusezina”…
Indarberritzeko ordua! Merkatuetan edo Zazpikaleetan erosketak egiten ari zaretela gose bazarete, leku ezin hobean zaudete, Bilboko jatetxe eta tabernetako gune tipikoetako bat baita.
Kultur Gabonak
Azokez gain, egun hauetan, hiriak aisialdirako eta kulturarako aukera zabala eskaintzen du txoko bakoitzean. “Kultur Gabonak” familia osoarentzako jarduera-programa osatua da, eta hiriko hainbat auzotan egingo dira. Jaiegun horretan antzerki, zirko, ipuin-kontalari, abesbatza, film, erakusketa eta folklore ikuskizunak sartzen dira. Gabonetako ikuskizun guztietarako sarrera doakoa da.
Bilboko Jaiotzen ibilbidea

Gabonei ondoen egokitzen zaion plana jaiotza bat bisitatzea da, eta Bilbon hainbat estilotako 50 jaiotza baino gehiagoren artean gustukoena aukeratu ahal izango duzue (800 artisau-irudi baino gehiagoz osatuak). Hauek dira Bilboko Zazpikaleetan bisitatzea gomendatzen dizugun jaiotzetako batzuk:

 Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkartearen jaiotza-erakusketa. Bilboko Pasoen Museoan (Iturribide kalea). 2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 8ra arte.  Helduek 2 €, eta 10 urtetik beherako haurrek dohainik.

Gizakunde eliza (Atxuri). 2023ko urtarrilaren 8ra arte, jaiotza eta dioramen erakusketa. Sarrera doan.

Munduko jaiotzak Eleiz Museoan: Museoak zenbait kulturatako jaiotza-bilduma du ikusgai. Gauez, atariaren dagoen horma-irudi fluoreszente bat ere erakusten da. Jaiotzen erakusketarako sarrera doakoa da. Ordutegia aldatu egiten da egunaren arabera: igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara; asteartetik larunbatera, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara; eta astelehenetan, 10:30etik 13:30era. Abenduaren 20ra arte

 Itsasmuseumek jaiotza-artea erakusketa dauka, Luis Pareten Olabeagako bista margolanen inspiratua. Bizkaiko Jaiotzazaleen Elkarteak antolatu du, Gabonetarako. Ordutegia: asteartetik ostiralera da, 10:00etatik 18:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 20:00etara. Prezioa 6 €-koa da, baina astearteetan sarrera doakoa da.

Bilbotik kanpoko bestelako esperientzia bat nahi baduzu, Gorbeiakoa bisita dezakezu: Mendizale-talde bat urtero igotzen da mozorrotuta, 1970az geroztik, Gorbeiaren gailurrera, hango gurutzean jaiotza bat uzteko. Kalitate artistikoagatik nabarmentzen ez bada ere, naturaz goza daiteke Bizkaiko mendirik politenetako batean zehar egindako mendi-ibilbide batean.

Haurrentzako tailerrak Bilboko museoetan

Gabonetan haurrak olgatzeko plan gehiago ditugu: Itsasmuseum aipatu dugunez gero, ezin ahaztu Bilboko museo horrek eta Bilboko beste museo batzuek opor-sasoi horretan antolatuko dituzten haurrentzako tailerrak:

Arkeologi Museoa, Bilboko Zazpikaleetako Unamuno plazan. 

  • Abenduaren 16an: “Artistak historiaurrean”. Historiaurreko kobazuloen apainketari buruz ikasteko jarduera. Ausart zaitez teknika berberak aplikatzen.
    (2017 eta 2019 artean jaiotako haurrentzat). 10: 30ean gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz.
  • Abenduaren 3an: “Arkeologia egun batez”: esploratu arkeologiaren mundua gure erakusketa-aretoetan, eta izan zaitez arkeologo. 11:30ean, elebitan (2011 eta 2016 artean jaioak).
  • Abenduaren 10ean eta 17an: “Koloretako leihoak”: Zeure beirate gotikoa kolore askorekin sortzeko tailerra. 11:30ean, ele bitan (2011 eta 2016 artean jaiotakoentzat)

Haurrentzako doako jarduerak (heldu batek lagunduta). Sarreraren prezioa: 3,50 €  Informazioa 94.404.09.90 telefonoan edo museoaren webgunean.

Guggenheim Bilbao Museoa, Abandoibarra pasealekuan.

  • Abenduak 27, 28 eta 29; urtarrilak 3 eta 4, 11:30etik 13:00etara: “Gabonetako tailerrak” Haurrentzako jolasak eta tailerrak, artearekin dibertitzeko.

Museoaren lagunentzako jarduerak, 3 eta 5 urte bitarteko eta 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Informazio guztia hemen.

UGP – Umeen Gabonetako Parkea: zinbesteko plana Bizkaiko umeentzat.

Gabonetan ezinbestekoak diren txikiekin egiteko planez ari garenez gero, zerrendan ezin da falta urtero BECen egiten den UGPrako (Umeen Gabonetako Parkea) derrigorrezko bisita. Abenturaz, jolasez eta esperientziaz betetako eguna, haurrek ahalik eta gehien goza dezaten oporretan!

Dagoeneko badakigu zer egunetan egingo den 2023-2024 Umeen Gabonetako Parkea: Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra (jaiegunetan izan ezik: abenduaren 25a, eta urtarrilaren 1a eta 6a). Prezioa, 9,5 € (+0,5 € kudeaketa-gastuengatik), eta doako sarrera 2 urtetik beherakoentzat.

Izenaduba Basoa. Bisitatu Olentzeroren etxea: euskal mitologia, bisita antzeztuak eta tailerrak

Landetxo baserria. Mungia

Olentzeroren etxea Mungiako Izenaduba Basoaren bihotzean dago, Mungian! Landetxo Goikoan dago, Bizkaiko baserririk zaharrenean. Orain dela 500 urte baino gehiagoeraiki zen. Olentzero eta Mari Domingi bisitatzeaz gain, basoa Euskal Herriko pertsonaia mitologikoz betetako parke tematikoa ere bada.

Imajina ezazu zeure burua basoan paseatzen. Olentzeroren asto Naporekin topo egin dezakezu, eta Galtzagorri, Tartalo, Basajaun, Mari, Anbotoko Dama eta beste pertsonaia batzuen mundu magikoa esploratu. Inoiz ahaztuko ez duzun ibilbide antzeztua!

Aprobetxatu bisita Gabonetarako eskutitza uzteko.

Noiz eta non? 

Mungian, Landetxo kalean

Irekiera ordutegia: 09:00etatik 18:00etara.

Prezioa: helduak 9,80 €, haurrak 8 € (0-2 urte bitarteko ume txikiak doan)

Informazioa  Webgunea, 94 674 00 61 edo olentzero@izenaduba.com

Bilboko Txikigunea eta Gabonetako izotz pista

Azaroaren 30etik urtarrilaren 5era bitartean, txikiek (0 eta 12 urte bitarteko haurrek) inoiz ez bezala gozatuko dute Erripako kaian dagoen Gabonetako aisialdirako gunean: Txikigunea, “Gabonetako Ametsen Faktoria”. Haurrentzako tailerrekin eta jolasekin dibertituko dira, karpa handi batean, baita izotz ekologikoko 6 erreiko txirristetan ere.

Txikigunea: 450 metro koadroko karpa, abenturaz, jolasez eta tailerrez betea, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat soilik. Azaroaren 30etik urtarrilaren 5era bitartean,  haurren paradisu horretaz gozatu ahal izango duzue, aldez aurretik izena emanda

3 eta 6 urte bitarteko haurrak badituzue, Baso Magikoaz eta tailerrez gozatu ahal izango dute, Errege Magoei eta Olentzerori gutunak idatzi… Eta 6 eta 12 urte artekoentzat, bitxikerien mundua, ipuinak, altzari labirintikoak, erakusketak, ipuin-kontalariak, baita sorkuntza-guneak ere! Ez galdu!

Txikigunearen ordutegia 16:00etatik 20:30era bitartekoa izango da eskola-egunetan. Asteburuetan, jaiegunetan eta Gabonetako opor-egunetan, berriz, ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da goizez, eta 16:30etik 20:30era arratsaldez.   

Jardueretara sartzeko nahitaez erreserba egin beharra dago. Izen-emateak karpan bertan edo Bilboko Udalaren webgunean egin daitezke, esteka honen bitartez. Eta onena: izena emateko, eventbrite.com webgunean sartu eta komeni zaizuen eguna eta ordua aukeratu besterik ez duzue egin behar. Errazago ezin! 

Erripako kaian egongo diren izotz-txirristez gain, Bilboko Gabonetan irrika gehien eragiten duen jardueretako bat izotz “ekologikoko” patinaje-pista da. Areatzako kaian egongo da, eta aurten erabat estalita egongo da: izotz ekologikoko 800 metro koadroko gainazala, material berritzaile eta jasangarriekin, Bilboko itsasadarraren alboan patinatzeko eta ondo pasatzeko. Estatuko izotz ekologikoko Gabonetako pistarik handiena da!  “Bilbainada” dirudi, ezta? Jakina, Bilbon dena da handia!

Planes navidad en Bilbao - Pista hielo patinaje y toboganes

euskadi.eus

Prezioak:

Izotz-pista: 3,5 € ordu erdiz patinatzeagatik

Txirristak: 2,50 € hiru aldiz jaisteagatik

Izotz pista + txirristak: 6 €

Aldez aurretik erreserbatu patinaje-pistarako eta izotzezko txirristetarako sarrerak, hemen.

Gabonetako programazioa Bilboko antzokietan

Bilbon antzerkizale sutsuak gara, urteko edozein garaitan, eta oporraldiak iristean, gure planen artean ezin da falta antzerkira joatea, obra on batez, musikal batez edo kontzertu batez gozatzera joatea.

2023/2024 Gabonetarako Bilboko antzokiek antolatu duten programazioan, Gabonetako klasikoez gain (esate baterako, Intxaur-hauskailua, eta Urteberriko Kontzertua Euskaldunan), ikuskizun paregabeez gozatzeko abagunea izango dugu. Hauek dira 2023ko Gabonetako gure gogokoenak:

Charlie eta txokolate fabrika musikala, Arriaga Antzokian ikusi ahal izango duguna abenduaren 28tik 30era. Era berean, txikienek Katu botaduna-ren egokitzapena izango dute gozagarri urtarrilaren 3tik 5era.

Campos Elíseos antzokiak Intxaur-hauskailua (abenduak 20) eta Zisneen lakua (abenduak 19) obra klasikoak taularatuko ditu. Eta, urtarrilaren 3an, haurrentzako programazioa ere izango du: La gran aventura de los Reyes Magos musikala (2 urtetik aurrera).

Santo Tomas eguneko azoka: Gabonen aurreko tradizioa Bilbon

Abenduaren 21ean Bilboko Areatzan eta Plaza Barrian egiten den San Tomas azoka tradizionalak ematen dio hasiera bizkaitar on ororentzat ezinbestekoak diren Gabonetako hitzordu handien zerrendari.

Gabonetako jakiak baserritarrei zuzenean erostea eta ohiko taloa txorizoarekin jatea dira Bilboko San Tomas egunean falta ezin diren jardueretako batzuk. Merkatu horri buruzko artikuluan, “tradizioak eta jai herrikoiak” gure atalean, Bizkaian hain maite dugun tradizio horren jatorria azalduko dizugu.

Talo ospetsua dastatzeaz gain prestatzen ere ikasi nahi baduzu, ez galdu, taloa egiteko tailerra, Erriberako Merkatuko sukaldaritza-eskolak San Tomas egunean emate duena. Ikastaro praktikoa da, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako chef baten eskutik, eta barne hartzen ditu errezeta-liburua, banakako sukaldaritza-postua eta, azkenik… taloak dastatzea!

Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak Bilboko Kale Nagusian

Zer gertatzen da tradizioak, Gabonak eta haurrekiko planak elkartzen direnean? Errezeta magikoa!

Bilbon, Olentzero eta Errege Magoak etortzen diren gauak guztiz zoragarriak dira. Argiz, barrez eta emozioz betetako kaleak. Abenduaren 23an, opari-banaketa handiaren aurreko gauean, gure kulturako bi pertsonaia maitagarri iritsiko dira Bilbora: Olentzero eta Mari Domingi. Galtzagorri bihurriekin batera etorriko dira, eta, denak elkarrekin, Kale Nagusian ibiliko dira, Moyua plazatik Arriaga Antzokiraino. Han, ondo merezitako atsedena hartuko dute, hurrengo egunean, abenduaren 24an (igandea), Bilboko haur guztiei harrera egin aurretik. Ez galdu! Abenduaren 21ean erreserbatu beharko dira txartelak, Internet bidez.

Cabalgata de Olentzero en Bilbao

“Gabonak Bizkaibus Tour 2023 – 2024”  Aurten, Olentzero eta Mari Domingi autobusez ibiliko dira Bizkaiko herrietan, desfilearen aurretik haurren gutunak jasotzeko.

Bilbon oso errotuta dagoen Gabonetako beste tradizio bat Erregeen desfilea da. Urtarrilaren 5ean egiten da, ekialdetik opariz gainezka datozen Errege Magoei harrera egiteko. Kale Nagusian ibiliko da 18:00etatik aurrera, Jesusen Bihotzetik Bilboko Udaletxeraino.

Urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna: Gorbeiara igoera

Bizkaian, urtea hasteko modurik onena Gorbeia mendira txangoa egitea da, urtarrilaren 1eko goizean. Are gehiago, badira gauez igotzen direnak ere, urteko lehen egunsentia gailurretik ikusteko, Gorbeiako gurutze ospetsuaren aldamenean. Tradizio handia bizkaitar askorentzat, eta bizipen paregabea!

 

Gabonetarako hainbeste planekin, Eguberri hauetan primeran pasatuko duzu Bilbon!

Ondo pasa Gabonetan!

Disfruta Bizkaia, zure aisia, turismo eta gastronomiarako gida Bizkaian.

 

 

 

 

Categoría: Gozatu Bizkaia