Euskal Kostaldeko Museoen Sareak «museoen hileko» 11. edizioa ospatuko du: Bisita, familientzako tailer, jarduera eta doako kultur eskaintzaz beteriko programa.
Euskal Kostaldeko Museoen Hilearen 2024ko edizio hau martxoan zehar ospatuko da Euskadin, eta Bizkaian soilik 30 jarduera baino gehiago egingo dira 15 gunetan: Bisita gidatu errepikaezinak, jarduera bereziak, txangoak, haurrentzako tailer eta jarduerak, ate irekien jardunaldiak doako sarrerekin eta Euskal Kostaldeko museoak eta kultura ondarea ezagutzeko plan esklusiboak.
Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren helburua publikoa erakarri eta kostaldeko eskaintza kultural eta turistikoa balioan ipintzea da. Horregatik, jarduera gehienak doakoak dira, eta museo eta interpretazio-zentro askotan sarrera doakoa izango da, edo deskontu bereziak egongo dira.
Familian egiteko planak, bisita gidatuak eta doako sarrera Bizkaiko Euskal Kostaldeko museoetara
Euskal Kostaldeko Museoen Hilaren ospakizunarekin, hurbil ditugun arren, bizkaitar askorentzat ezezagunak diren Bizkaiko museo eta leku ezberdinetarako ateak irekitzen zaizkigu. Ekimen honek, era berean, gure historiarekin lotutako lanbideak eta bizimoduak ezagutzeko aukera ematen digu, esate baterako, meatzaritza, industria eta arrantza.
Programa osorik beha dezakezu hemen; dena den, planak gomenda diezazkizutela nahiago baduzu, honako hauek dira gure bisita eta jarduera kuttunetako zenbait:
Itsas planak Santurtzin
Ezagutu gure meatzarien iraganeko bizimodua eta arrantzaleen lana, tradizioa ezagutzeko bisita gidatu eta antzeztuei, Agurtza arrantza-ontzia bisitatzeari, Serantes mendiko gotorlekuetarako bisita gidatuak egiteari eta Santurtziko Itsas Museorako doako sarrerei esker.
- Ate irekiak Agurtza itsasontzi-museoan
Ezagutu zer nolakoa zen bizimodua XX. mendearen erdialdeko atunontzi baten barruan.
Doakoa – Erreserbatu egin behar da
Martxoak 2, 9, 16, 23 eta 30: 11:00 – 12:00
- Bisita antzeztuak
Carmenek, Itsas Museoko sardina-saltzaile bitxiak, beste pertsonaia herrikoiekin batera, Santurtziko historia eta tradizioak antzezten ditu bisitari guztientzat modu jostagarri eta dibertigarrian.
Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Gaztelaniaz.
Martxoak 16: 12:30 – 13:30
- Bisita gidatua Serantes Mendira
Deskubritu Abraren eta Bilboko Itsasadarrerako itsas sarbidearen zaindari den Serantes mendiaren kokapen estrategikoa eta bertarako bisitak.
Doakoa – Erreserbatu egin behar da – Gaztelaniaz.
Martxoak 9 eta 23: 09:30 – 12:30
Informazioa eta erreserbak Santurtzin: 944 839 494 / turismo@santurtzi.eus
El Pobal burdinolarako bisita tematikoa, Muskizen. Basotik Burdinolara.
El Pobal burdinola bisitatzea urte osoan zehar egin daitekeen jarduera da, Bizkaiko meatzaritzaren eta industriaren iragan bizimodua ezagutu eta burdinolaren prozesu osoa deskubritzeko aukera ematen duena; izan ere, fabrika hidrauliko horretan, burdinazko minerala lantzen zen, metal bihurtu eta tresnak egiteko.
Oraingo honetan, El Pobalek bat egiten du Euskal kostaldeko museoen hilearen ospakizunarekin, hainbat jarduera eskainiz; esate baterako, haurrentzako tailerrak (haurrentzako jarduerekin argitaratu dugun artikuluan aurki ditzakezunak), bisita tematiko bat eta burdinolaren inguralde naturalean barnako ibilbidea egiten duen ingurumen-tailer bat.
- Gaztelua eta mailua. Bisita gidatua eta erakustaldia
Plan bikoitza da: Muñatoneseko Gaztelura eta Burdinolara bisita, erakustaldi batekin. Edonorentzat
Martxoak 29 – Doakoa – Erreserbatu egin behar da
Martxoak 30 – Ohiko tarifa
Gaztelua: 10:30 – 12:00; burdinola: 11:00 , 12:00, 13:00
Informazio gehiago eta erreserbak : 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus
Bisita gidatua Bizkaia Zubira, Getxo/Portugaleten
Itsasadarraren kultur paisaian murgilduta, zaintzeko legatua:
Gozatu Itsasadarrean barnako itsasontzi bidezko ibilbide batekin Itsas Museotik Bizkaia Zubira edo Zubi Esekira. Ibilbide horretan zubiaren iragana eta oraina ezagutu, eta bere eraldaketa eta gordetzen dituen sekretuak zein diren jakingo duzu.
Martxoak 21 – Doakoa – Erreserbatu egin behar da (18 urtetik gorakoentzat) – Plazak 10 pertsonetara mugatuta. Arropa eroso eta beroa eramatea gomendatzen da.
11:00 – 14:45; irteera: Itsasmuseum (Bilbo).
Informazio gehiago eta erreserbak: 94 480 10 12 – promocion@puente-colgante.com
Bisita gidatuak, doako sarrera eta tailerrak Bilboko museoetan
Bizkaiko Arkeologia Museoa:
- Bisita gidatua «Itsasotik At. Bizkaia eta itsasoa»: Bisita gidatuak museoan barna, itsas jarduerekin (besteak beste, arrantza, merkataritza eta nabigazioa) lotutako objektuak nabarmenduz.
Martxoak 16 eta 23 – 17:00h – Doakoa – Erreserbatu egin behar da
Informazioa eta erreserbak : 944 040 990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus
Itsasmuseum Bilbo
Familian egiteko beste jarduera batzuen artean, Bilboko itsas museoak eskaintzen du:
- Mahai-ingurua. Emakume aitzindariak: Selma Huxleyren kasua.Topaketa honetan Micahel Barkham (geografiako doktoratua Cambridgeko Unibertsitatean), Jaio de la Puerta (historialaria), eta Itxaso Diazek (ikus-entzunezko sortzailea) parte hartuko dute.
12 urtetik gorako adin txikikoak dituzten familia edo taldeei bereziki zuzendua.
Martxoak 7 – 19:00 – Doakoa – Erreserbatu egin behar da
Informazio gehiagorako: 94 608 55 00 / info@itsasmuseum.eus
Deskubritu Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa Gernikan
Bakearen Museoa, Gernikan, (erdigunean lekutzen den Foruen plazan kokatuta) bonbardaketa tragikoa du inspirazio-iturri eta bakearen kultura hedatzea du xede. 2023ko martxoan zehar, Euskal Kostaldeko Museoen Hilea dela eta, ate irekien egun bat eskaintzen du, bertako erakusketa iraunkorra doan ezagutzeko.
Martxoak 17 – 10:00 – 14:00 – Doakoa
Informazioa eta erreserbak: 94 627 02 13 / museoa@gernika-lumo.net
Euskal Herria Museoa:
- Ate irekiak.
Martxoak 2 eta 3. Larunbatean 10:00 – 16:00 bitartean, eta igandean 11:00 – 15:00 bitartean
- Doako sarrera «Markos Gimenoren karteletrak» erakusketara: Euskarazko palindromoak, irudiz lagunduta. Erakusketa honetan euskararako hurbilketa artistiko eta ezberdina eskaintzen da.
Martxoak 2, 9, 16, 23 eta 30 – Doakoa – 10:00 – 16:00
Informazioa eta erreserbak: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Deskubritu beste garai bateko Bermeo Arrantzaleen Museoan
- Erakusketa: Bermeo Erdi Aroan: Lehen aldiz, Bermeon, pergamino erako dokumentu garrantzitsuak ipintzen dira ikusgai, gutxi aztertu den garai batean herriak izandako bilakaera historikoa agertuz.
Martxo guztian – Asteartetik larunbatera: 10:00 – 16:00. Igandetan: 10:30 – 14:30 – Doakoa
Informazioa eta erreserbak: 94 687 04 02 / info.urdaibai@ekoetxea.eus
- Konferentzia «Familia eta politika. Emakumeen genero-rolak euskal leinuen buru»:Isabel Mellenekin batera, emakumeek Erdi Aroko bizitza sozial, politiko eta kulturalean zuten rolean espezializatutako historialaria.
Martxoak 14 – 19:00 – Doakoa – Gaztelaniaz
- Ate irekiak
Martxoak 2, 3, 9 eta 10 – Larunbatetan: 10:00 – 16:00. Igandetan: 10:30 – 14:30 – Doakoa
Ezagutu gure industriaren sekretuak Rialia Museoan, Portugaleten
- Bisita gidatua:Bisitatu bilduma, eta ezagutu Bilboko Itsasadarrean oinarritutako museo industrial honen harribitxiak.
Martxoak 9 – Erreserbatu egin behar da – Doakoa – 12:00tan gaztelaniaz eta 13:00tan euskaraz.
Informazioa eta erreserbak: https://sarrerak.portugalete.org/ museo-de-la-industria-rialia/
Bisita gidatua Plentziako Plasentia Butron museoan barna
- «Kantabria: burdina, gatza eta isiltasuna»:Plentziako museoko aldi baterako erakusketa berria, Kantabriako kostaldean hondoratutako itsasontziak eta beren historia.
Martxoak 2, 9, 16 eta 23 – Erreserbatu egin behar da – Doakoa – 12:00 – 13:00
Informazioa eta erreserbak: 94 677 37 25 / contacto@museoplentzia.org
Bisita gidatuak Santimamiñen (Kortezubi)
- Bisita gidatuak Santimamiñen, itsas baliabideen eta objektuen erabilera ardatz hartuta; esate baterako, itsas produktuen kontsumoa erakusten duen maskortegia.
Martxoak 23 eta 24 – Doakoa – Erreserbatu egin behar da – 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00
Informazio gehiago eta erreserbak: 94 465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus
Txakolingunea Bakion
- Erakusketa «Mairin Mitchell: euskaldunen kronikari irlandarra»:1958an, Mairin Mitchellek «La Odisea de Acurio» argitaratu zuen, Juan de Acuriori buruzko eleberria, Munduari egindako Lehen Itzulian kontramaisu modura aritu zen bermeotarra. Euskal nabigatzaileei buruzko kronikak idatzi zituen, euskal kulturan sona handia zuten pertsonekin egon zen harremanetan, eta Tolosan eta Zumaian bizi izan zen.
Martxo guztian – Asteartetik igandera – 10:00 – 14:00 – Doakoa
Informazioa eta erreserbak Txakolingunean: 94 602 85 13 / txakolingunea@bizkaia.eus
Burdinazko Gerrikoaren Memoria Museoa
Bisita gidatua burdinazko gerrikoaren aztarnetara, kostaldetik hurbil. Osteratxo atsegina (mendiko oinetakoak eta arropa eramatea gomendatzen da). Aurrez, museoan, azalpen labur bat emango da.
Martxoak 17 – 10:00 – 13:00 – Doakoa – Erreserbatu egin behar da (topagunea Burdinazko Gerrikoaren memoria museoan. Mendiko oinetakoak eta arropa eramatea gomendatzen da) – 6 urtetik gorakoentzat. 12-30 plaza.
Informazioa eta erreserbak: 94 668 21 43 / berangokultura@berango.org
+ eta aitaren eguna erabat ospatzeko…
Eguna planak eta bisitak eginez eman ondoren, indarrak berreskuratzeko unea da, eta zer hoberik aitaren egunerako familian bazkaltzea baino. Omenaldia eman oparitan, Bizkian euskal gastronomia entzutetsuarekin gozatuz. Zer iruditzen zaizue txuletoi eder bat jatera joatea?
Disfruta Bizkaian probintzian txuleta jateko jatetxe onenak topatu ditugu:
Haurrekin egiteko planak, haurrentzako tailer eta jarduerak euskal kostaldeko museoen sarean
Oraindik kultura, ikaskuntza eta dibertsioa ezin direla uztartu uste baduzu, euskal kostaldeko museoen hileari esker, zure pentsaera aldatuko da: Hil honetan zehar haurrentzat bereziki antolatutako edo familian dibertitzeko plan eta tailerrekin gozatu ahal izango dugu txikienekin.
Bizkaiko museoetan familian edo haurrekin egiteko plan onenak bildu ditugu zuretzat, ekimen honetan parte hartuz gero: Ipuin-kontalariak, bisita antzeztuak, pista-jolasak eta haurrentzat tailerrak dira proposamenetako zenbait: Hurrengo postean kontatuko dizugu, ez galdu!
Disfruta Bizkaia planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean.
Categoría: Gozatu Bizkaia, Zer egin
Utzi erantzuna