Bilbora joan-etorria egitea pentsatzen ari zara, eta beldur zara euriak plan guztiak hondatuko ote dizkizun? Ez dago arazorik! Bilbon euri eta hotz egunetan primeran pasatzeko zenbait plan proposatu nahi dizkizugu.

Ez ahaztu zira eta aterkia, eta ikusi zenbat gauza egin daitezkeen Bilbon, euria egiten badu ere:

Jantzi zira eta atera kalera, Instagramerako argazkirik onenak egitera

Kontraesana dirudi; seguru asko, euri-egun baterako planak bilatzen hasi zarenean, ez zenuen inondik inora espero aire zabalean egotea. Alabaina, Bilboren funtsa bildu nahi baduzu, Bilbon euripean egindako argazki bat ezinbestekoa da zure Instagramen. Botxoak bere xarma du zeru grisaren pean ere.

Guggenheim Bilbao - Euri egunak Bilbon - Disfruta Bizkaia

Oscar Fernández-en irudia

Zoaz pintxotara Bilboko Plaza Berrian

Bilboko Alde Zaharraren bihotzean, Plaza Berria bizi-bizirik dago, eta bizitza eta tokiko gastronomiaz beteta, baina onena da busti gabe joan zaitezkeela tabernarik taberna. Bada esaten duenik plazaren inguruko arkupeak tabernetan Bilboko euripean busti gabe pintxotara joateko eta txikiteoan ibiltzeko diseinatu zituztela.

Pintxoak Bilboko Plaza Berrian- planak-Disfruta Bizkaia

Aprobetxatu euri-arratsalde bat Bilboko museoak bisitatzeko

Aterpean egiteko planik nahi baduzu, museo bat baino babesleku egokiagorik ez dago hotza eta euria egiten duen arratsalde batean. Eta, Bizkaiko hiriburuan, hainbat museo dituzu aukeran.

Gure webgunean, museorik garrantzitsuenen kultura-eskaintza guztia aurkituko duzu: Arte Ederren Museoa, 10.000 artelan baino gehiago dituena,XIII. mendetik aurrekoak, eta arte modernoko eta garaikideko obrarik adierazgarrienak; Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, gure kostaldeko historiarekin eta kulturarekin lotura handia duena; eta hiriaren ikono bihurtu den museoa, Guggenheim Museoa, duela gutxi XX. Urteurrena ospatu duena.

Gainera, jendeak hainbeste ezagutzen ez dituen museoak ere baditu Bilbok, bisitatzea merezi dutenak, hala nola Euskal Museoa, Bilboko Alde Zaharrean, eta Erreprodukzioen Museoa, Bilbo Zaharrean.

Ezagutu Bilboko futbolaren historia eta gastronomia San Mamesen, Bilboko katedralean

Beharbada, ez zaizkizu ez museoak ez kirolak gustatzen, baina, hala ere, ezin duzu Bilboko Athletic Cluben Museoa bisitatzeko esperientzia galdu. Ehun urtetik gorako futbol-taldea da, oso filosofia berezia duena. Museoak, talde zurigorriaren balentria handiak gogoratu, eta objektu, argazki eta jantzi zaharrak ikusi ahal izango dituzu. Gainera, San Mames estadioa barrutik ezagutzeko aukera izango duzu, instalazioetan eta zelaian zeharreko bisita gidatu batean.

Eta gastronomia? Hori da onena! Zerbait edan dezakezu, eta pintxo batzuk dastatu edo otordu bat egin San Mames jokalekura begira, betiere, partidurik ez badago.

Taberna Campa de los Ingleses con vistas a San Mamés - Bilbao

La Campa de los Ingleses tabernatik (Bilbon futbolaren historia hasi zen lekutik hartu du izena) San Mames futbol-zelaiaren barrualdea ikusten da. Horrek beste plan bat ekarri digu gogora, Bilbon euria egiten duen egun baterako aproposa: Athleticen futbol-partidu bat ikustea bere estadio estali berrian, busti gabe!

Erriberako Merkatua eta hango gastrotabernak bisitatzea

Erriberako Merkatua antzinako merkatu estali bat da. Duela gutxi berritutako eta biziz betetako leku bat da, eta hara jotzen dute bilbotarrek kalitatezko elikagaiak eta tokiko produktu gastronomikoak erostera.

Erriberako merkatua Bilbon - Euria egunetarako planak

Alde Zaharraren eta San Anton zubiaren ondoan aurkituko duzu merkatu polit hori. Gainera, aukera ezin hobea da merkatuan bertan dauden gastronomia-lokaletako batean zerbait jateko edo edateko:

La Ribera tabernak, behealdean, egunean zehar aldatuz doan gastronomia eta musika eskaintza du (bazkariak, musika eta mokadu-saioak, kopak…), eta giro atsegina eta Bilboko Itsasadarraren paisaia ikusteko beirateak.

Gastroplazan, merkatuko goialdean, hainbat postu edo gastrotaberna daude. Haietan, kalitatezko pintxoak edo askotariko produktuak aurkituko dituzu, europar estiloko giro moderno eta eroso batean.

Ezagutu AZ Zentroa, arte eta kultura garaikideko zentro bihurtutako alondegi zahar bat, eta harritu egingo zara

Azkuna Zentroa Bilboren hiri-eraldaketaren beste adibide bat da: Philippe Starck arkitektoak ardo-biltegi zahar bat, mende batekoa, kultura-zentro publiko bihurtu zuen, liburutegiarekin, erakusketa-aretoarekin, igerilekuarekin, zinemekin, kafetegiekin, eta plaza estali batekin.

AZ Zentroa - Azkuna Zentroa - Antigua Alhóndiga Bilbao

Doako bisita gidatuak ere badaude: Astelehen eta astearteetan, 19:00etan, eta ostegunetan, euskaraz. Informazio-gunean bertan egin dezakezu erreserba, edo 944 014 014 telefono-zenbakira deituz.

Ezagutu Arriaga antzokiak ezkutatzen dituen sekretuak bisita gidatu batean

Bilbora asteburu batean bazatoz, plan-proposamen ugari aurkituko dituzu, euria egiten badu ere.

Arriaga antzokia ikusteko bisita gidatuak larunbat eta igandeetan antolatzen dira. Eraikin hori, ehun urtetik gorako monumentu historiko bat, eta haren istorio interesgarriak ezagutu ahal izango dituzu.

Bazenekien Arriaga antzokian Orient Express izeneko aretotxo bat dagoela? Bisita horietan, areto hori ikusiko duzu, baita antzezlanetako jantzien erakusketa bat ere. Gainera, beste hainbat sekretu ere argituko zaizkizu. Bisita gidatu bat erreserbatu nahi izanez gero, begiratu antzokiaren webgunean.

Bilboko Teatro Arriaga - Bisita gidatuak - Bilbon - planak

Bizkaiko gastronomia

Baina, aterpeko plan guztien gainetik, gastronomiarekin lotutakoak dira nahi eta nahi ez aintzat hartu beharrekoak Euskadin. Bizkaiko sukaldaritza tradizionaleko plater tipikoak probatzera animatzen zaitugu: bakailaoa, txuleta…

Txuletaren ibilbidea Bizkaian zehar - Txuleton jateko jatetxeak Bilbon

Gure webguneko Zer egin atalean, Txuletaren ibilbidea aurkituko duzu. Hartan, bitxi gastronomiko horren historia azalduko dizugu, eta ikusiko duzu zer jatetxetan egiten duten ondoen.

 

Hauek dira Bilbon euri-egun batean egin ditzakezun planetako batzuk, baina gehiago daude. Zurea aurkitzera eta guri jakinaraztera gonbidatzen dizugu!

Disfruta Bizkaia, aisia, turismo eta gastronomia planik onenak.

Categoría: Gozatu Bizkaia, Turismoa, Zer egin

Etiquetas: ,