Bilboko Erriberako Merkatua bisitatzeko apeta baldin baduzu chef batek lagunduta, euskal sukaldaritzaren produktuak ezagutu nahi badituzu eta, erosketa egin ostean, showcooking batean errezeta onenak ikasi eta taldean hamaiketakoa eginez horiek dastatu nahi badituzu… Hau da zure esperientzia gastronomikoa!

• Sukaldaritza-ikastaroen eta zaletuentzako tailer gastronomiko BilbonBilbo eta Bizkaia gastronomiaren sinonimo dira. Sukaldean aritzea atsegin dugu eta ongi jatea gustatzen zaigu, baina batez ere zaletasun hori lagunartean edo familian gozatzea dugu laket.  Ideia horiek guztiak uztartuz, berriki inauguratu zen Erriberako Merkatuko Areto Gastronomikoak proposamen berri bat gaineratzen du bertan egiten diren sukaldaritzako ikastaro eta tailerretara: Esperientzia gastronomikoak.

Zer dira Bilboko Merkatuko esperientzia gastronomikoak?

Plan apetatsu honek merkatuko postuetan barna ibiltzeko aukera eskaintzen du, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako chef batek lagunduta, eta hark hautatuko dituen produktuen ezaugarriak ezagutu ahalko dira ondoren sukaldean prestatzeko. Ondoren, areto gastronomikoan, chefak bere errezeta onenak emango dizkigu eta sukaldaritzako erakustaldi praktiko bat egingo du, eta bertatik platerak nola egin behar diren ikasita irtengo gara (horrekin ziurrenera etorkizunean gure etxean bazkari edo afari bat antolatzen dugunean bertaratzen direnak aho bete hortz utziko ditugu). Eta esperientzia gastronomiko hau biribiltzeko ezin zen azken puntua falta: Produktuak eta prestatutako platerak taldean egiteko hamaiketako batekin dastatzea!

Gastronomía en el Mercado de La Ribera en Bilbao

Nork har dezake parte Bilboko Erriberako Merkatuko esperientzia gastronomikoetan?

Erriberako Merkatuko ikastaro guztiak nahiz Areto Gastronomikoko esperientziak sukaldaritzako zaletuei daude zuzenduta, ez da beharrezkoa aditua izatea errezetak ikasi eta gure gastronomiarekin gozatzeko.

Cursos y talleres de cocina y experiencias gastronómicas en BilbaoEsperientzia gastronomiko horietan bakarka edo lagunduta eman dezakezu izena: Egokiena zure lagun-taldearekin, bidaideekin edo sukaldean trebea den koinatuarekin etortzea da, eta larunbateko plan ezberdin eta bikain batekin gozatzea. Baina zure zaletasun gastronomikoa norekin partekatu ez badaukazu, bakarka ere eman dezakezu izena, eta gutxienez 4 pertsonako taldea osatzen bada, esperientzia gastronomiko honetan parte hartu ahalko duzu giro atseginean.

Eta turista modura bisitatzen bagaituzu ere eman dezakezu izena, ez galdu gure gastronomia, egungo euskal sukaldaritza eta tradizionala eta, batez ere, gure kultura eta tradizioak sakonago ezagutzeko aukera. Bilbo gastronomia da!

Noiz eta non egiten dira Bilboko esperientzia gastronomikoak?

cursos de cocina para aficionados en BilbaoErriberako Merkatuko Areto Gastronomikoak larunbateko goiz eta eguerdiak gorde ditu esperientzia gastronomiko osoa egiteko, merkatu alaietan barnako postuetarako bisitak, showcookinga eta taldean egiteko hamaiketakoa barne.

Momentuz, hilabete honetako ikastaro eta esperientziak erreserba ditzakezu, baina urtean zehar plan horiek antolatzen jarraitzeko aurreikuspena dago.

Noiz: Larunbatero

Ordua: 11:00

Lekua: Erriberako Merkatuko Areto Gastronomikoa (2. solairua, 251. postua)

Nola eman dezaket izena zaletuentzako sukaldaritza-ikastaroetan edo Erriberako Merkatuko esperientzia gastronomikoetan? Eta zenbat balio dute?

Erriberako Merkatuan antolatzen diren esperientzia gastronomikoak nahiz zaletuei zuzendutako ikastaro eta tailerrak patrika guztietarako moduko prezioa dute. Helburua gastronomia sustatzea eta publiko orokorrak sukaldaritzarekin eta kalitatezko produktuekin goza dezala da.

  • Esperientzia gastronomikoaren prezioa:  Txuleta menua 45 € pertsonako, ala Pintxo menuarekin 35 €
  • Sukaldaritza-ikastaroen eta zaletuentzako tailer gastronomikoen prezioa: 16 € pertsonako

Ikastaroen izen-emateak eta ordainketa Webgunean online egin daitezke Bilboko Ostalaritza Goi Eskolan. Hemen duzu esperientzia gastronomikoetarako esteka zuzena, orain data hautatu eta izena ematea baino ez zaizu geratzen! Eta plan hau beste edozein egunetan zure taldearekin egiteko erreserba egin nahi baldin baduzu, neurrira egindako esperientzia eska dezakezu helbide elektroniko honetan: ribera@escuelahosteleria.com

Ondo pasa eta on egin!

Disfruta Bizkaia  Planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean

Categoría: Gozatu Bizkaia, Turismoa, Zer egin