Batzuk irrikan zeuden, eta, orain, azkenean, eski-denboraldia hasi dela esan dezakegu!
Bizkaiko kultura-, gastronomia- eta aisia-eskaintza oso zabala da, baina badago hemen ez daukagun zerbait: eski-estazioak.
Hala ere, hori ez da arazo bat, inondik inora; izan ere, elur-egun batez gozatzeko aukera duzu hemendik oso hurbil, kilometro asko egin beharrik gabe.Non?Segituan azalduko dizugu.
Valdezcaray
Bizkaitik hurbilen dauden eski-estaziorik hurbileneko bat Valdezcaraykoa da.Errioxan kokatua, Valdezcaray estazioak 22,6 kilometro eskiagarri ditu, 4 pista berdetan, 6 pista urdinean, 10 pista gorritan, 2 pista beltzetan eta 2 ibilbide horitan (oso zailak).
Bilbotik autoz abiatuta, ordu eta erdian, gutxi gorabehera, eskiak jantzita eta teleaulkian egon zaitezke, pistetara bidean.
Datu interesgarriak:
Helbidea: Nafarroa etorbidea 11 (26280) Ezcaray (Errioxa)
Bulegoen/Pisten telefono-zenbakia: 902 35 02 35
Webgunea:http://www.valdezcaray.es
Lunada
Lunadako eski-estazioa ere Bizkaitik oso hurbil dago.Bilbotik ordu eta erdira, estazio txikia da, baina gustukoa izango duzu, langile-taldearen etxeko tratuagatik. Lunadan, 6 km eskiagarri baino gehiago daude, eta sei igogailu. Gainera, eski- zein snowboard-ekipoak eta mendi-ekipamendua alokatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Elurra zapaltzeko eta eskiatzeko edo snowboard egiteko gogoak asetzeko estazio ezin hobea da, eta oso merkea.
Datu interesgarriak:
Helbidea:Río la Sia errepidea 0 S/N, 09566 (Burgos)
Bulegoen/Pisten telefono-zenbakia:947 147 421
Webgunea:eslunada.com
Alto Campoo
Apur bat urrunago, baina Bilbotik 2 ordura soilik, Alto Campooko estazioa dago.
Kantabriako probintzian dago estazio hori. 27,5 kilometro eskiagarri ditu, zenbait zailtasun-mailatako pistetan.4 pista berde, 9 pista urdin, 10 pista gorri eta iraupen-zirkuitu bat ditu Alto Campook. Bizkaitik hurbilen dauden estazioetako bat da, eta prezioaren eta pisten kalitatearen arteko erlazio ona du; beraz, merezi du hara joatea.
Datu interesgarriak
Helbidea:36. posta-kutxa.39200 Reinosa (Kantabria)
Telefono-zenbakia:942 77 92 23 / 669 90 62 20 / 669 90 77 29
Webgunea:www.altocampoo.com
3 ordutik gora
Apur bat gehiago urruntzea eta autoz gutxienez 3 orduko bidea egitea ez bazaizu axola, beste aukera batzuk ere badituzu.
Pajares:Lenan dago, Asturiasen, Bilbotik hiru ordu eta laurdenera, eta 23 kilometro eskiagarri ditu.
San Isidro:Hiru ordu eta erdira dago, Puebla de Lillon, Leonen, eta ia 24 kilometro eskiagarri ditu, 23 pistatan.
Aragoiko Pirinioak:Astún, Candanchú, Cerles, Formigal edo Panticosa.Estazio horiei urrunago daude baina handiagoak dira. Haietan, izugarri gozatuko duzu, hurbilago dauden estazioak motz geratzen bazaizkizu.
Aragoiko Pirinioetako estazio horiek kilometro eskiagarri gehiago dituzte lehen aipatu ditugunek baino, baina forfaitak garestiagoak dira. Esate baterako, Formigalek 68 kilometro eskiagarri ditu, eta Candanchúk, berriz, 58 kilometro, eta horrek forfaiten prezioan du eragina: 39 eta 46 euro bitartekoa da helduentzat, eta 31 eta 37 euro bitartekoa, haur eta adinekoentzat.
Ez zaizkizu sartu eskiak hartzeko eta asteburu honetan elurretan gozatzeko izugarrizko gogoak?
Disfruta Bizkaia Planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean
Categoría: Gozatu Bizkaia, Zer egin
Utzi erantzuna