Bizkaiak ez du nahi bere iragan industriala ahaztu. Bilbo zerbitzuen eta turismoaren hiri bihurtu ondoren, industria arloan aitzindaria izan zen lurraldearen funtsari eutsi zaio. Eta ez bakarrik hiriburua, baizik eta Bizkaiko gainontzeko lurralde osoa ere.

Gaur egun, industria- eta ontzigintza-izaera hori eta izaera turistikoa uztartzen da, eta monumentu kategoriara igotzen dira fabriketako edo portuko lanaren parte izan ziren piezak, eta museo bihurtzen dira garai batean industria arrakastatsu izan ziren tokiak.

Bizkaiko ondare industrialeko altxorrak edo toki bakar eta bitxikeriak ezagutu nahi dituzu? Bilbon edo inguruetan astebururako plan desberdinen bila bazabiltza, Disfruta Bizkaian Bizkaiko ondare industriala ezagutzeko 3 bisita eta esperientzia proposatzen dizkizugu:

Karolaren arima – Ikus-entzunezko instalazioa Carola garabian (Bilbo)

Bilboko Carola garabi famatua ezagutzen al duzu? Bilbo gris hartako kaiak bete zituzten garabietatik bizirik atera zen bakarra da. Bere lana tailerretan egindako itsasontzien elementuak altxatzea eta mugitzea zen, ontziolako dikeetan zeuden itsasontziei egokitzeko. Egun, gorriz margotua, Bilboko itsasadarra Itsas Museo ondoan aurkituko duzu; izatez, Itsasmuseum Bilbao bildumako parte da (Euskalduna ontziola zaharraren lurretan dagoen itsas museoa).

 Carola garabia jardunean egon zen 1987an Euskalduna ontziola itxi zuten arte, eta Bilboko irudi eta ikur bihurtu da, itsas hiri eta industria-hiri izatetik turismo-hiri eta zerbitzu-hiri izatera igaro baita.

Eta nondik dator bere izena? Hori da bisitatzen gaituen orok ezagutu behar dituen bitxikerietako bat, Bilboko historia eta kondairen parte direnak. Berez, Carola gure garabi preziatuaren izenaren jatorriari buruzko hainbat istorio daude:

Hauxe dio kondaira zabalduenak: Deustuko auzoan gazte oso lirain bat bizi zen, Carola izenekoa. Egunero ontziolaren aurreko ontziralekura iristen zen, eta ibaia zeharkatzen zuen “gasolino” txalupan, Ogasunera joateko lanera, Jesusen Bihotza plazara, Euskaldunako instalazioak zeharkatuz. Carola heltzen ikustean, ontziolako langileak ekoizpena gelditzen zuten eta sirenak martxan jartzen zituzten eta bere omenez, ontziolako garabi indartsuenari bere izena jarri zioten.

Carola garabia Itsasmuseumeko zelaigunetik ikus daiteke, Abandoibarrako pasealekuaren amaieratik, Euskalduna Jauregitik gertu. Bilbo bisitatuz gero, ezinbesteko planetako bat, inguru horretatik paseatzea, Euskalduna ontziola zaharreko dike lehorren gunean Athleticen gabarra ospetsua ezagutzea eta eguneko edozein ordutan ederra den Carola garabi ospetsuaren argazkiak ateratzea da. Baina, esperientzia bakar bat bizi nahi baduzu, ezin dituzu ostiral eta larunbat gauetako doako ikus-entzunezko ikuskizunak galdu.  Karolaren arima (el alma de Carola).

📅⌚ Carola garabian ikus daitekeen Karolaren arima ikuskizunaren egunak eta orduak:

Ostiral eta larunbatetan 22etan, Carola garabia argi eta soinuz pizten da instalazio artistiko garaikide batekin, eta artea eta kultura nahasten ditu itsas eta industria-itsasadarraren ertzetako oroitzapenak berpizteko emozioarekin.

Orkonera-Lutxana Bildumara bisitak (Lutxana, Barakaldo)

Argazkia: Ondare Lagunak

Bizkaiko alde industrialagoa ezagutu nahi baduzu, itsasadarraren ezkerraldea ezinbesteko bisita da. Barakaldon, Lutxanako zonaldean bizkaitar gehienak ezagutzen ez duten toki bat dago, baina Euskadiko memoria industrialaren zati bat gordetzen du. Orkonera Lutxana Bildumari buruz ari gara: material industrial higigarriaren biltegi bat, non Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gure industriaren zati handi bat (hala nola Labe Garaiak, Paperontziak edo Artiach galletak) 80ko hamarkadan itxi ondoren bildutako piezak eta makinak gordetzen dituen, industria-birmoldaketaren ondorioz. Orkonera museo bat ez den arren, makineriaren bilduma antolatua du bisitatu ahal izateko, eta, aldiro, bisitak antolatzen ditu industria-ondare higigarri hori erakusteko: nekazaritzako makineria, prentsa hidraulikoak, Alfa josteko makinak, lurrun-makinak, Euzkadi egunkariko errotatibak, etab.).

✍ Gune berezi hau eta gordetzen dituzun bitxiak ezagutu nahi badituzu, aprobetxatu antolatutako doako bisita bereziak. Bete ezazu formularioa libre dauden datak eta bisitak ikusteko eta zure plaza erreserbatzeko.

Bizkor ibili, bisitak antolatzen diren bakoitzean plazak azkar agortzen baitira!

La Encartada Fabrika-Museoa

Enkartada fabrika-museoa

Enkartur: Enkartada fabrika-museoa

La Encartada Balmasedako txapel-fabrika ospetsua da, XIX. mendeko ehun-fabrika. Bertan, txapela ospetsuez gain, artilezko generoak ekoizten ziren, garai hartarako punta-puntako makineria industrialarekin. Gaur egun, ehun urtetik gorako fabrika hau denboran zehar garraiatzen gaituen museo industrial originala bihurtu da, garai hartako dekorazioarekin eta makineria sofistikatuarekin, bisitetarako martxan jartzen den engranaje guztiarekin.

Gainera, la Encartada Fabrika-Museoa ingurune natural polit baten dago, Balmasedako Erdi Aroko herritik bi kilometro baino gutxiagotara.  Apunta itzazue agendetan Bilbotik gertu asteburu bat egiteko beste plan desberdin bat: alde zaharra eta Balmasedako Erdi Aroko zubia bisitatzea, Kadagua ibaiaren ondoko ingurune naturaletik paseatzea eta La Encartada bisitatzea. Plana biribiltzeko, bertako jatetxeren batean bertako plater tipikoa jatea gomendatzen dugu: Babarrun putxera!

📅⌚ La Encartada Fabrika-Museoaren ordutegia

Astearteetatik larunbatetara: 10: 00etatik 14: 00etara (maiatzetik urrira, 16: 00etatik 19: 00etara ere irekitzen da)

Igandeak eta jaiegunak: 10:00etatik 14:00etara

Bisita gidatuak dira eta gutxi gorabehera ordu bat irauten dute eta azken bisita itxi baino ordu bete lehenago hasten da. Bisitak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen da: 946 800 778 edo laencartada@bizkaia.eus

Sarreraren prezioa: 5,50 € (12 urte baino gutxiago dutenentzat doan)

Eta edozein plan osatzeko, bila dezazu bazkaltzeko edo afaltzeko leku bat eta goza Bizkaiko gastronomiaz.

Related Posts

Categoría: Gozatu Bizkaia, Turismoa, Zer egin