Maiatzak egun luzeagoak eta tenperatura epelagoak oparitzen dizkigu. Hilabete aparta da aire librean planak egiteko, txangoak egiteko eta Bizkaiko txoko xarmagarriak ezagutzeko. Gainera, maiatzean, jaialdiak, festak eta azokak ere egiten dira, sasoi honetan bakarrik disfruta ditzakegunak:

Zuretzat bildu ditugu Bizkaian maiatzean zehar egiteko planik onenak Ez itzazu galdu!

Otxomaio jaiak Urduñan

Urduñak bi asteburu behar ditu, baten ordez, bere zaindariaren jaiak ospatzeko. Maiatzaren 3tik, ostirala, maiatzaren 12ra  (hurrengo asteko igandea) ospatuko dira Urduñan Otxomaiofestak, jarduera anitzeko programa zabalekoak.

Egun horietan Urduñara gerturatzen bazara, asteburuan gehienbat, jai-giroa udalerri osotik hedatzen dela ikusiko duzu, Foru Plazatik bereziki, askotariko jarduerak egingo baitira bertan. Ezin dira falta: Kaleko antzerkia, haurrentzako ikuskizunak eta erraldoien eta buruhandien kalejirak!

Igandean, hilak 12, ez ezazu galdu festei bukaera ematen dien Bihotzaren erreketa tradizionala.

Programa osoa ezagutu nahi baduzu hemen ikus dezakezu !

Turismoa egin Expovacacionesen

Bidaiatzea maite dutenen txanda da, maiatzaren 10 eta 12 bitartean amets egiteko garaia da. Denontzako oporretako jomuga onenak aukeratzeko garaia: Abentura, Kostaldea, Gastronomia, Kultura…

Aurten  ere, beste urte batez, ospatuko da Expovacaciones BECn, ibilbide eta jomuga turistiko interesgarrienen joerekin eta esperientziekin bidaia eskaintzak erakusten dizkigun turismo-azoka.

Jomuga turistiko desberdinak ezagutzeaz gain, autonomia erkidego desberdinetatik eta beste herrialde batzuetatik etorritako erakusleei esker, aurten, turismo aktiboko edo turismo gastronomikoko esperientziak ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Beti bezala, Expovacacionesen bidaiak zozketatuko dira, produktuak dastatuko dira, eta entretenimendu programa zabala eskainiko da, besteak beste “Txotx Experience” (euskal sagardotegi bat islatzen duena), Joeren eta Esperientzien arloko eskaintza edo Gastro Zona. Hemen, zona desberdinetako produktu tipikoak aurkituko dituzu.

Eta, etxeko txikienekin bazoaz Expovacacionesera, asko disfrutatuko dute ludotekan, jardueretan begiraleekin parte hartzen, gurasoek hurrengo oporretan nora joan erabakitzen dutenean standak bisitatzen dituzten bitartean.

Non?: Bilbao Exhibition Centerren (BEC Barakaldon)

Prezioa: txarteldegian ikusle guztientzat: 4,€ (pintxo bat barne) … baina Sorpresa! Aurten zure sarrera doan lortu ahal izango duzu! Horretarako, akreditatu zaitez online hemen

Informazio gehiago Expovacacionesen webgunean.

Bidaiatu iraganera eta gozatu Balmasedako Erdi Aroko azokan

Maiatzaren 11 eta 12aren asteburuan, urtero bezala, Balmaseda Erdi Aroko garaian murgiltzen da berriz ere, garai hartako hiri erdigunea irudikatzeko: Balkoietatik zintzilik dauden zutoihalek, lastoz estalitako kaleek eta Erdi Aroko jantziekin jantzitako biztanleek Erdi Aroko tradiziorik garbienaren zaporea gogorarazten dute Balmaseda Hirian, garai hartan merkataritza-jarduera handia zela eta, Hiriko Forua lortu baitzuen.

Maiatzaren 11n, larunbata, goizean, udaletxearen aurrean, herriko gertakari historiko bat antzeztuko da. Ondoren, Balmasedako Erdi Aroko azoka hasiko da, zura edo larrua lantzen duten demostrazioak, artistak, saltinbankiak, produktuen azoka eta askoz ere sorpresa gehiago.

Egunean zehar antolatutako jarduera guztien ondoren, gaueko ekitaldiez ere gozatu ahal izango duzu, ikuskizunak eta sua nagusi dituztenak.

Laster  ikusi ahal izango duzu Balmasedako Erdi Aroko Azokaren programa osoa

Bisita ezazu kostaldeko herri bat, ezagutu ezazu arrantza eta kontserben tradizioa, eta dastatu itsasoko produktuak

Maiatzean zehar, Bizkaiko arrantza-herri batzuek azokak antolatzen dituzte haien arrantza eta kontserben tradizioari eutsi eta haiek ezagutzera emateko. Hala egiten dute, adibidez, Bermeok eta Ondarroak, non azoken jai-giroan gozatu eta Kantauri itsasoko hegaluze-kontserbak edo antxoak dastatu eta erosi ahal izango dituzun.

Ondarroak maiatzaren 18an, larunbata, Antxoa egune ospatzen da, bertako arrain ezagunenari eskainitako egun osoa: antxoa.

Lea Artibaiko kontserben eta produktuak erakusteko eta salmentarako azokaz gain, jarduerak eta musika-ekitaldiak eta antzokiak ere antolatzen dira. Ezinbestekoa da antxoa-pintxoak dastatzea!

Ondarru

Ondarroa. Vizcaya

Bermeok ere, asteburu berean, maiatzaren 17tik 19ra ospatuko du bere Arrain azoka. Azoka honetan, hogeita hamar erakusketarik itsasoko produktuak erakutsiko eta salduko dituzte. Itsaskiak eta arraina aurkituko dugu (barietate desberdinak: ketua, izoztua, kontserban eta baita aurrez prestatutako jakiak ere).

Baina Bermeoko Arrain azoka arrain-azoka baino askoz ere gehiago da, Bizkaiko kostaleko herrialde honetako arrain eta kontserba tradizioak ospatzen dituen festa da. Ez itzazu galdu pintxoen lehiaketa edo arrainen salmenta-simulazioak!

 Programa osoa, ez dezazun galdu ezer.

Umore Azoka Leioan

Ezinbesteko beste hitzordu bat Leioako Umore Azoka da. Estatu eta nazioarteko mailako kaleko arteen erreferentziako azoka.

Kaleko jaialdi honek bere XXIV. edizioa ospatuko du, Euskal Herriko, gainerako autonomia erkidegotako eta beste hainbat herrialdeetako 43 konpainiaren 90 errepresentaziorekin. Umore Azokak Leioako kaleak umorez, antzerkiz, dantzaz, zirkoz eta abarrez beteko ditu, eta, gehienbat, jendez eta algaraz, maiatzaren 16tik 19ra.

Lamiako Maskarada: Mitologia eta tradizioa

 IKUSI PROGRAMA

Maiatzeko azken ostiral guztietan bezala, mitologiaren magiaz eta alaitasunez beteko da Lamiako.

Maskarada energiaz beteta itzuliko da, betiko pertsonaiekin: Bueltan dira Mari, Prudentzia, Sugaar edo Ieltxu, dantzan eta kantu-kantari Lamiako kaleetan barrena, erraldoiez eta buruhandiez lagunduta. Ezagutzen al duzue Leioako auzo honen tradizio hau?

Maiatzaren 27  Lamiako (Leioa) 

17:30 Maskaradaren hasiera, Maiatza pertsonaia buruan, «rotonda del soplador» delakotik abiatuta.

18:00  Pertsonaia mitologikoen aurkezpena

22:30 Bukaerako Akelarrea.

DANTZA PLAZETAN: Euskal folklorea – Folklore vasco 

«Dantza Plazetan» ekitaldiaren programazioak aurrera darrai, eta hilabete honetan hainbat aukera dago Bilboko kaleetan barrena dantzan jarraitzeko.

Maiatzaren 1 

  • Dantzak

Bihotz Alai Dantza Taldea Elorrieta   12:00

Maiatzaren 11 

  • Dantzak

Bihotz Alai Dantza Taldea Elorrieta   13:00

  • Erromeria

Batasuna Arraizbide Dantza TaldeaUretamendi  19:00

Maiatzaren 18

  • Bilboko Larrain Dantza – Larrain dantza topaketa

Gaztedi Dantza Taldea Ingelesen Landa Kaian (Guggenheim)    20:00

Maiatzaren 25

  • Erraldoien kalejira

Ondalan Erraldoien KonpartsaIbarrekolanda   11:30

  • Erromeria

Salbatzaile Dantza TaldeaSantiago Plaza (Zazpi Kaleak)  20:00

Maiatzaren 26

  • Kalejira ibiltaria

Gaztedi Dantza Taldea Solokoetxe  12:30

Amaren eguna

Eta, jakina, maiatzeko planetan, ezin da ahaztu Amaren eguneko familia-bazkaria, hilak 5ean, igandea.

Gonbidatu ezazu amatxu menu gozo-gozoa dastatzera, ezertaz kezkatu gabe, Bizkaian ditugun jatetxe zoragarrietako batean.

Aurkitu gure jatetxeen gidan lekurik gogokoena eta deitu orain erreserba egiteko!

 

Bizkaian egiteko aukera ugarietako batzuk baino ez dira, baina askoz ere gehiago daude: bisitatu museoak, pintxoak dastatu, Artxandara igo Bilbo goitik ikusteko, buelta bat eman Gaztelugatxetik edo Santimamiñeko kobazuloetatik, Gorbeiatik ibili, Mundakan surf egin, barrualdeko herriak edo kostaldekoak ezagutu…

Bizkaiko edertasunaz eta gastronomiaz gozatzeko eta Bizkaia ezagutzeko planez betetako maiatza opa dizuegu!

 

Disfruta Bizkaia, Planak, turismoa, ostatua eta jatetxeak webgune berean.

 

Categoría: Gozatu Bizkaia, Tradizioak, Zer egin