“Erraldoiak” lau metrotik gorako panpinak dira, hiribilduko pertsonaia historikoak irudikatzen dituztenak eta Bilboko eta Bizkaiko herrietako jai herrikoiak alaitzen dituztenak, “Buruhandiek” eta txistularien konpartsek lagunduta.

Bilboko Erraldoiei bisia egin nahi diezu?

Erraldoiak eta Buruhandiak Euskal Herrian oso ezagunak diren pertsonaiak badira ere, gutxi dira bakoitzaren historia eta jatorria ezagutzen dutenak. Ezagutu nahi al dituzu Don Terencio eta Doña Tomasa, baserritar bikotea edo Santutxuko zigarro-saltzailea, besteak beste? Ez g aldu Bilboko erraldoiak erakusketa Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazako aztarnategian!

Erakusketa (Bilbon haurrekin planak bilatzen dituztenentzat aproposa) Mariaren Bihotza plazako aztarnategian egongo da ikusgai uztailaren 2tik irailaren 8ra arte.

 

Erreserbak eta sarreren salmenta online: Berreginen Museoan edo aztarnategian bertan, eta sarrera berarekin, bi guneetara sar daiteke. Informazio guztia Museoaren webgunean

Ordutegia: Asteartetik igandera 10etatik 15etara (uztailaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean izan ezik, jaiegunetan itxita egongo baita).

Klaustrorako sarreraren prezioa: Orokorra: 3€ – Taldeak: 1´50€ – Doako sarrera pentsiodunentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat, 12 urtetik beherakoentzat eta irakasleentzat.

 

Haurrentzako tailerrak eta familientzako tailerrak:

Bilbon umeekin planak bilatzen badituzu, Bilboko Berreginen Museoa eta Bilboko erraldoien erakusketa oso aukera ona dira ondo pasatzeko eta gure herriko tradizioak ezagutzeko.

“Erraldoi bat zure hozkailuan” haurrentzako tailerra: Txikiek erraldoien ezaugarri bereziak ezagutuko dituzte museoko hezkuntza taldearen eskutik erakusketara bisita gidatua eginez, eta Don Terencioren eta Doña Tomasaren iman bat egin ahal izango dute.

Uztailaren 4, 11 eta 18an eta abuztuaren 1ean 12etan.

Tailerraren prezioa: 1€. Ezinbestekoa da museoaren webgunean erreserba egitea. 6 urtetik aurrera. Gehienez 12 lagunentzako tokia dago.

• “Erraldoien Dantza” familientzako tailerra: Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik.

Uztailak 12 eta 26, 11:30ean. Sarrera doakoa da eta aztarnategia topagunea (leku guztiak bete arte).

“Txiki-erraldoi” baten zozketa: Uztailaren 9tik irailaren 1era bitartean exposiziotik pasatzen bazara, gomazko erraldoi baten zozketan parte hartzeko aukera izango duzu, “txiki-erraldoi” batena. Erraldoiei buruzko galdera erraz bat erantzun eta boto-txartela erakusketaren sarreran dagoen kutxan jarri besterik ez duzu egin beharko. Zozketa irailaren 3an egingo da.

 

Plan gehiagoren bila?

Bilbon zaudenez, Alde Zaharretik paseatzera gonbidatzen zaitugu: paseatu, Plaza Barria, Unamuno Plaza eta Erriberako Merkatua bisitatu, eta bertako terraza eta jatetxeetan gastronomiaz gozatu: Pintxoak, rabak, bakailaoa… 😋

Bizkaiko jatetxeak

Disfruta Bizkaia, planak, turismoa, ostatua eta jatetxeak webgune berean

 

Categoría: Gozatu Bizkaia, Haurrekin egiteko planak, Tradizioak, Turismoa, Zer egin