Aste Santua heltzear dago. Zer nahiago duzu, prozesioak jarraitu edo turismo joan-etorria egin? Ez duzu zertan aukeratu beharrik, Bizkaian denetarik daukagu! Prozesioak eta Basque FEST, Bilbo tradizioz, gastronomiaz, euskal kulturaz eta jai-giroz betetzen duen jaialdia.
Apirilaren 17tik 21era arte Basque FEST-ak, euskal kulturaren jaiak, 300 ekintza baino gehiago eskainiko dizkigu Bilboko 20 tokitan (Bilboko Areatza eta Alde Zaharra, Guggenheim Museoa, Euskal Museoa, Bilborock, Azkuna Zentroa, edota poteoan zein eta pintxotan ibiltzeko betiko kaleak).
Edonorentzako planak, ekintzak eta esperientziak: Ikuskizunak, kontzertuak, dastatze gastronomikoak, herri kiroletako erakustaldiak, azokak, bisita turistiko antzeztuak, familia-ekintzak, kalejirak, eta askoz gehiago…
Jai-giro bikaina, tradizioa eta abangoardia nahasten dituena, Aste Santuan Bilbora joaten diren turistei ,bai Bizkaian egun horiek gozatzen geratzen direnei, zuzenduta.
300 proposamen eta, ia guztiak, dohainik; inork ezin du huts egin!
Baina, hainbeste ekintza artean, nondik hasi? Gastronomia, ikuskizunak, umeekin planak… Xehetasunik ez galtzeko, BasqueFEST-en zer egin dezakezun esango dizugu:
BasqueFEST-aren 6 kontzeptu
Jaialdiak hainbat ekitaldi eta ekintza eskainiko ditu, 6 kontzeptu inguruan antolatuta: Gourmet, sport, market, musika, kultura eta zinema.
“Gourmet” Euskal eskualdeetako gastronomia gozatzeko, dastatzeko eta ezagutzeko tailerrak.
“Sport” Euskal kirol tradizionalak ezagutzera emateko antolatuko diren tailerrak eta erakustaldia.
“Market” eskulangintza produktuen eta herriko nekazaritza elikagaien erakusketa eta salmentarekin.
“Musika” Botxoa musikaz, ikuskizunaz, dohainik diren kontzertuz, eta kaleko giroz beteko duena.
“Kultura” gure kultura umeentzako eta helduentzako ekintzen bidez erakusteko eta bizitzeko, hainbat proposamenaren bidez: bisitaldi turistiko antzeztuak, eskulangintza-azokak, edo Bilbotik ibiltzeko euskara-ikastaro espresak.
“Zinema” euskal zinema publikoari eramateko, GranVía-ko BBK aretoan egindako proiekzioekin.
BasqueFEST-en galdu ezin dituzun planak
Azkuna Zentroan asteazkenean egingo den irekitze-kontzertua edo Plaza Berrian antolatu diren kontzertuak; Arriaga Antzokiaren Plazan larunbat gauean izango diren ikuskizunak; txistulariak, erraldoiak eta buruhandi-kalejirak; Artxandako euskal erromeria; Alde Zaharretik eta Bilboko Itsasadarretik egingo diren ibilaldi antzeztuak; umeentzako tailerrak… BasqueFESTak Bilbo bizitzaz eta Aste Santuan galdu ezingo dituzun planez beteko dizu.
Euskal kultura ezagutzeko eta gozatzeko plan, ekintza, kontzertu eta bisita turistiko horien artean zure gustukoa den bat edo bat aurkituko duzu, zalantzarik gabe. Egitarau osoa BasqueFEST-aren webgunean kontsulta dezakezu.
BasqueFEST-aren giroz gain, Bilbon, Aste Santuan, prozesioak ere aurkituko dituzu, eta Bilbok urte osoan zehar eskaintzen dituen aukera turistiko eta kulturalak gozatzeko aukera izango duzu. Bilboko ostalaritza-lokalen eskaintza gastronomikoa eta gaueko aisialdia aprobetxa itzazu. BasqueFEST-arekin bat egingo dute, eta Aste Santuko jaiegunetan gaueko ordutegia bi ordu luzatuko dute.
Metro Bilbaok ere, guztiok lasai jaiaz gozatzeko, ordutegia luzatuko du: Ostegun Santua, Ostiral Santua eta larunbateko gauetan goizaldeko ordu biak arte irekiko du.
Disfruta Bizkaia Planak, turismoa, alojamendua eta jatetxeak webgune berean!
Categoría: Gozatu Bizkaia, Tradizioak, Turismoa, Zer egin
Utzi erantzuna