Aurreko postean, Bilbon Basque FEST jaialdian zehar (martxoaren 27tik 31ra egingo den euskal kulturaren jaialdia) Aste Santu honetan gozatu ahal izango dituzuen plan eta jardueretako asko partekatu genituen. Gaur, Basque FEST jaialdian familian gozatzeko plan onenak dakarzkizuegu.
Egunotan, Bilbo zeharo girotuta egongo da, kalejira, “Herri Kirolen” erakustaldi eta heldu zein txikienak berdin-berdin liluratuko dituzten antzeztutako ibilbideekin. Familia osoarentzako jarduerak aurkitzeaz gain, esate baterako, Areatza eta Alde Zaharra zeharkatzen dituen “Bilboko anfitrioiak” antzeztutako osteratxoa, artikulu honetan txikienentzako antolatutako plan espezifikoak bildu ditugu: Zirku-tailerrak, antzerkia edo magia egongo dira Kasilda parkean eta Zabalguneko Eraikinean, eta Gargantua txikienen zain izango da Guggenheimeko zabaldegian.
Hemen dituzue, Bilbon, Basque FEST jaialdian zehar Aste Santu honetan haurrekin egiteko planik onenak, doan!
Basque Fest jaialdiko haurrentzako programazioa Kasilda parkean
Bilboko parke hori izango da Basque Fest jaialdiko hamargarren edizioko familiako jardueren erdigunea, martxoaren 28tik 30era:
ZIRKU-TAILERRAK GOIZEZ: Malabarak eta akrobaziak egiten ikasteko.
- “La Glo” 4 urtetik gorako hurrentzat, 📅 martxoak 28, 29, eta 30 🕐 12:30 – 14:00
FAMILIA-ANTZERKIA ARRATSALDETAN (zirkuarekin lotutakoak).
- “Historias de un baúl”, Trotamundos 📅 Martxoak 28, osteguna 🕐18:00
- “Mute” , Orain/Bi 📅 Martxoak 29, ostirala 🕐18:00
- “Bualá”, Txaloka 📅 Martxoak 30, larunbata 🕐18:00
Familia osoarentzako dibertsioa Zabalguneko Eraikinean
Arratsaldero, Zabalguneko Eraikina “Oliver & Luiba: los inventores” ikuskizunaren agertoki izango da, 2023an Espainiako Txapelketako “magia komikoko” lehen saria irabazi zuena.
📅 Martxoak 28, 29 eta 30 🕐19:00
Gargantua girotua zuzeneko musikarekin
Gargantua, euskal kulturako pertsonaia klasikoenetako bat, beste behin Bilbao Basque FEST jaialdian izango da aurten. 📍Bilboko Guggenheim Museoko zabalgunean kokatuko da, martxoak 28, 29 eta 30ean, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00 bitartean. Gainera, zuzeneko musikarekin egongo da girotua:
- 12:00 – 13:30 Udal Musika Banda.
- 17:00 – 18:30 Jira Musika (osteguna 28), Ziortza eta Leire (ostirala 29) eta Izade (larunbat 30).
Familientzako tailerrak Areatzako moilan
Bilboko Basque Fest jaialdian zehar, Bilboko Areatzako Moilan, edozein adineko bisitari guztiek “Herri Kiroleko” erakustaldiekin gozatu ahal izango dute, trebetasuna, indarra eta tradizioa bikain uztartzen dituen kirola. Gainera, programazioan Herri Kiroletako tailer ugari aurkitu ditugu. 8 urtetik gorako haurrek aukera izango dute trontzan, sokatiran, gurdi-proban, artaburu-bilketan edo gurpilaren herrestan hasteko.
📅 Martxoak 28, 29 eta 30 🕐 Goizetan 11:30etan eta arratsaldetan 16:30etan 📍 Areatzako Moila.
Gainera, Areatzako karpan, “Gourmet Txokoan”, zenbait familia-jarduera izango dira, esate baterako, belaunaldien arteko egur jokoak eta “Euskal Photocall” bat, non argazkiak atera eta egunotako oroigarri bat eraman dezakezuen.
📅 Martxoak 28, 29 eta 30 🕐 11:30 – 14:30 eta 16:00 – 19:30.
Dantza herrikoiak Artxandan
Basque Fest jaialdian falta ezin daitekeen beste plan bat publiko eta maila guztientzako euskal dantza tradizionalena da; eta Artxandan egiten den Erromeria dagoeneko klasikoa da Basque FEST jaialdian. Aurten, Gaztedi dantza-taldeak euskal dantzen tailer bat ospatuko du.
📅 Martxoak 31 🕐 12:00 – 12:45 (euskal dantzen tailerra) eta 12:45 – 14:00 (Erromeria).📍Artxanda (patinaje-pista).
Antolatu txango oso bat haurrekin: Igo Artxandara funikularrean eta parte hartu euskal erromerian. Bertan, haur zein nagusiek euskal dantzetako pausoak ikasi ahal izango dituzte.
Tradizioa eta kalejirak
Ezin dira falta aurreko artikuluan aipatzen genizkizuen poteo-zonaldetan barnako kalejira tradizionalak. Horiekin ere familian goza daiteke jardueratik jarduerara atseden hartzen duzuen bitartean.
Proposamen horiekin guztiekin haurrak dibertitu egingo dira eta helduek gusturago egongo dira Basque Fest jaialdian.
Eta horrenbeste jardueren ostean, indarrak berreskuratzeko premia baduzue, zer hobe pintxoz pintxo ibiltzea baino, Bilboko tabernetako miniaturako sukaldaritza dastatzeko, edo Aste Santu honetan Bilboko zonalde turistikoenetan irekita egongo diren jatetxe askotako edozeinetan jatordurako mahai bat erreserbatzea.
Disfruta Bizkaia, aisialdi, turismo eta gastronomiako planik onenak webgune bakarrean.
Related Posts
Categoría: Gozatu Bizkaia, Haurrekin egiteko planak, Tradizioak, Turismoa, Zer egin
Utzi erantzuna