Aste Santua hemen da, zer nahiago duzu prozesioak jarraitu edo turismo ihesaldi bat egin? Ez duzu zertan aukeratu, Bizkaian denetarik daukagu! Prozesioak eta BasqueFEST, Bilbo tradizioz, gastronomiaz, euskal kulturaz eta jai-giroz betetzen duen jaialdia.
Beste urte batez, #basqueFEST Bilbon bueltan da. Euskal kulturaren festa handi honek, apirilaren 5etik 9ra, 200 jarduera baino gehiago eskaintzen dizkigu (230 artisten parte-hartzearekin), Bilboko 28 gunetan banatuta, hala nola Areatzako pasealekuan eta Bilboko Alde Zaharrean, Guggenheim Museoaren inguruan, Casilda Iturrizar eta Etxebarria parkeetan, Arriaga Antzokiaren plazan, Bilborocken, Azkuna Zentroan, Martzanako Kaian, Bilboko Itsasadarrean, Artxandan, Gasaren plazan edo poteorako eta pintxoak jateko ohikoak diren kaleetan.
Gustu guztietarako planak, jarduerak eta esperientziak, baina betiere tokiko kulturan oinarrituta: Ikuskizunak, kontzertuak, dastatze gastronomikoak, Herri Kirolen erakusketak, azokak, bisita turistiko antzeztuak, familientzako jarduerak, kalejira musikatuak eta askoz gehiago…
Jai giro aparta, tradizioa eta abangoardia nahasten dituena, Aste Santuan Bilbo bisitatzen duten turisten zein Bizkaian egun hauetaz gozatzeko berton geratzen direnen gozamenerako. 200 proposamen baino gehiago eta denak dohainik, aukera hau galduko duzu?
Baina hainbeste jardueraren artean, nola jakin nondik hasi? Gastronomia, ikuskizunak, haurrekin planak…
Xehetasun bakar bat ere gal ez dezazun, BasqueFESTen onena biltzen dugu.
Basque FESTen 6 gaiak
Jaialdiak 6 gaien inguruan antolatutako ekitaldi eta jarduera ugari eskainiko ditu: Gourmet, Sport, Market, Musika, Kultura eta Zinema.
Jaialdiak 6 gaien inguruan antolatutako ekitaldi eta jarduera ugari eskainiko ditu: Gourmet, Sport, Market, Musika, Kultura eta Zinema.
“Gourmet” bertoko gastronomiaz gozatzeko, euskal eskualde turistikoetako produktuen dastatzeekin eta tailerrekin.
“Sport” euskal kirol tradizionalak ezagutarazteko, euskal kirol tradizionalaren erakustaldiekin (Herri Kirolak) eta familia-tailerrak, pilotan eta herri-kiroletan jokatzen ikasteko.
“Market” tokiko artisautza eta nekazaritzako elikagaien erakusketarekin eta salmentarekin.
“Musika” “Botxoa” zuzenezko musikaz, ikuskizunez, sarrera libreko kontzertuz eta kale animazioz beteko du.
“Kultura” gure kultura erakutsi eta bizitzeko, haur eta nagusientzako jardueren bidez, askotariko proposamenekin: bisita turistiko antzeztuak, artisautza-azokak edo Bilbon ibiltzeko euskarazko eskolak.
“Zinema” jendeari euskal zinema hurbiltzeko, Kale Nagusiko BBK aretoan proiekzioak eskainiz.
Gainera, urtero bezala, jatetxe, taberna, gozotegi eta denda espezializatuek parte hartzen dute jaialdian, bisitariari harrera egin nahi dion hiri ireki eta atsegina eskainiz.
2023 urte honetan ere ezin da falta umore-ukitua «Bilboko anfitrioiak»-en eskutik. Alde batetik, klasikoak egongo dira, eta, beraien ibilbide antzeztuen bidez, Bilboko historia modu original eta dibertigarrian erakutsiko dute, Alde Zaharreko eta Areatzako kaleetan barrena. Ikusleen artean deskubritzera animatzen zaitugu, hirian zehar #basqueFEST eszenatoki eta jarduera desberdinez gozatuz eta beraiekin argazki bat egin eta sare sozialetara igotzera #bilbaobasquefest eta #disfrutabizkaia hashtagekin, noski!
- San Anton elizatik, apirilaren 6, 7 eta 8an 12:00etan.
Klasikoak. Galdu ezin dituzun planak Basque FEST jaialdian.
Turistek eta bilbotarrek Basque Festeko planik onenentzat hartutako jarduera tradizionalak (Herri Kirolak, erromeriak, bisita gidatuak «Bilboko anfitrioiak», «Mirentxurekin y Begotxurekin» paseoak itsasadarretik itsasontzian, produktuen dastatzea «Txoko Gourmetean», …). Urte honetan jaialdiak bere eskaintza nobedadeekin indarberritzen du adibidez «Hizkuntza artistiko berriak», sailarekin, Izar Blue konpainiaren ikus-entzunezko esperientzia zirraragarria Basque FEST jaialdiari hasiera emateko:
- Apirilaren 5ean 19:30etan Azkuna Zentroan.
Basque FESTen bederatzigarren edizioaren beste nobedadeen artean honakoak daude: Gargantua Guggenheim museoaren zelaigunean, hain klasikoa eta ezaguna den gaueko berbena Areatzako kioskoan eta Bilboko Sozietate Filarmonikoa ere gehituko da Xabier Aburruzaga Banden kontzertuarekin.
Basque FESTen programa osoak Bilbo bizitzaz eta galdu ezin dituzun planez beteko du. Areatzako Txoko Gourmeteko dastatze eta erakustaldietatik hasita, Kukai Dantza edo Lekittoko Deabruak konpainien eskutik, Gasaren Plazan kultur programazioa edo arratsaldeetako umorezko antzerkia «euskal kutsuarekin» Bilborock eta Ripako Kaian, BBK aretoan, Cinco lobitos film sarituaren proiekzioraino; txistulari, buruhandi eta erraldoien kalejirak, Artxandako euskal erromeria herrikoia, haurrentzako tailerrak eta haurrentzako ikuskizunak barne…
Ziur plan, jarduera, kontzertu eta bisita turistikoen proposamen horien guztien artean zure gustuko bat aurkituko duzula; programa osoakontsultatu ahal izango duzu BasqueFEST webgunean.
Basque FESTen jai giroaz gain, Bilbon Aste Santuan prozesio tradizionalak aurkituko dituzu, eta Bilbok urte osoan eskaintzen dituen erakargarritasun turistiko eta kulturalez gozatu ahal izango duzu. Ez galdu Basque FESTekin bat egiten duten eta Aste Santuko jai egunetan irekiko diren Bilboko ostalaritzako lokalen eskaintza gastronomikoa eta gaueko aisialdikoa.
Bilboko metroak ere, jaiaz lasai gozatu ahal izateko, ordutegia luzatuko du ostegun, ostiral santu eta larunbat gauetan, goizaldeko 02:00ak arte.
Eta plana inguruko taberna edo jatetxeren batean bazkari edo afari batekin osatu nahi baduzu, Disfruta Bizkaiaren «jatetxeak» atalean aurkitzera gonbidatzen zaitugu.
Disfruta Bizkaia planak turismoa, ostatua eta jatetxeak webgune berean.
Related Posts
Categoría: Gozatu Bizkaia, Turismoa, Zer egin
Utzi erantzuna