Abuztuko Birjinaren jaiak amaitu eta hurrengo larunbatean Bilboko Aste Nagusia hasiko da: 9 jaiegun, guztiontzako planekin. Zer egin daiteke Bilboko Aste Nagusian esango dizuegu:

Hasteko, Aste Nagusian zehar Bilbora joaten direnek hiria guztiz aldatzen dela ikusi ahal izango dute. Herri- eta jai-giro izugarrian murgilduko dira, eta eguneko edozein ordutan mota askotatako eta guztiontzako planak gozatu ahal izango dituzte: Gastronomia, musika, herri kirolak, su artifizialak, umeentzako planak, edo Areatzan dagoen etengabeko jaia izugarria. Esanezina da; bizi beharra dago!

Bilboko Aste Nagusirako planik hoberenak proposatuko dizkizuegu, astea goza eta bizi dezazuen; aurten, jaiak abuztuaren 17 eta 25 artean izango dira.

Aste Nagusia txupinazoarekin eta Marijaiaren agurrarekin hasiko da

Marijaia Aste Nagusia Bilbao Semana Grande bilbaínaBilboko Aste Nagusiak oso protagonista berezia dauka: Marijaia. Jaiak besoak gora hartzen eta ospatzen dituen pertsonaia mitikoa da, eta jaiak, baikortasuna, eta dantzatzeko gogoa irudikatzen ditu. Bitxikeri moduan esan nahi dizuegu urtero Marijaia berria egiten dela eta jantzi desberdina daramala; hori bai, beti baserriko emakume euskaldunean inspiratuta.

Non hasiko dira Bilboko jaiak, eta nola? Arriaga antzokian, Bilboko Itsasadarraren eta Alde Zaharraren ondoan. Urtero, hiribilduko bihotzean arratsaldeko zazpietan Aste Nagusia hasten da.

Herriko jaietan egiten den bezala, Aste Nagusia txupinazoarekin eta pregoia irakurri ondoren hasten da. Baina hona hemen berezitasuna: Marijaia balkoira ateratzen da, eta orduan ospakizunak hasten dira “Gure Marijaia” abestiarekin, eta Arriaga antzokiaren plazan dauden guztiek abestu egiten dute.

Handik aurrera, 9 egunetan zehar eta Marijaia itsasadarrean erre arte jaiak amaitzeko, Bilbon izugarrizko jaiak nagusitzen dira aire zabalean, eta bakoitzak bere “Aste nagusia neurrira” egin dezake. Guk, artikulu honen bitartez, Bilboko Aste Nagusia gozatzeko planik tipikoenak proposatuko dizkizuegu, gehien gustatzen zaizkizuenak aukera ditzazuen, edo egunero aldatuz joan zaitezten.

Erraldoi- eta-buruhandi-kalejira Bilboko Alde Zaharrean zehar

Nahiz eta gehienek Aste Nagusia jaia eta gaueko giroarekin lotu, planak goiz-goiz hasten dira jai-giro ederrarekin, non Bilboko ohiturak goza daitezkeen.

Goizero, 11etatik aurrera, Bilboko erraldoiak eta buruhandiak kalejiran ateratzen dira, txistuen soinuaren erritmora dantzan, eta helduei zein umeei gozaraziz; ezin duzue huts egin! Erraldoiak lau metrotako altuera duten irudiak dira, hiribilduko pertsonaia historikoak irudikatzen dituztenak: besteak beste, baserritarrak, Pitxitxi futbolaria, Santutxuko zigarroegilea. Hobeto ezagutu nahi badituzue, Museo Vasco-Euskal museoko erakusketan ikusi ahal izango dituzue, abuztuan bertan egongo baitira.

Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoa eta herri kirolak Bilboko Areatzan

Alde Zaharreko kalejira eta gero, ibilaldi bat proposatzen dizugu Areatzan barrena. Bertan, eguerdiko hamabietan, Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuak entzun ahal izango dituzu eta, zenbait egunetan, herri kirolak ikusi ahal izango dira.

Areatzan lehiaketa gastronomikoak egiten dira, eta egun bakoitzean tradiziozko sukaldaritza bizkaitarreko plater bat prestatzen da. Ez da harritzekoa jende asko parte hartzea, gastronomia Bilboko DNAren zati baita; jai guztietan lagunak elkartzen dira janaria prestatzeko eta plater gozo bat dastatzeko, adibidez, bakailaoa.

Poteoan Bilbon Jan eta edan Aste Nagusian zehar   

Kalejirak, musika, kale-antzerkia, dantzak, eta beste jai-ekintza asko ikusi ondoren, bermutaren ordua iritsi zaigu. Eta, badakizue, jaietan edo ez, Bilbon oso poteo eta bermut zaleak gara. Ohizko pintxoak dastatu edo rabas (hemen horrela deitzen diogu txibierroak Erromako erara platerari) errazio bat eskatu beharra dago eta, horiekin batera, txakolina hartu behar da, gure lurraldean egiten den ardoa, alegia.

Bilbon poteoan ibiltzeko lekurik hoberenak Alde Zaharra, Ledesma, Diputazio, edo García Rivero kaleak dira baina, jaietan, ohizko leku horietaz gain, Bilboko hotelak ere dauzkazue. Ezaguna da Aste Nagusian zehar Carlton edo Ercilla hoteletan aurki daitekeen giroa; izan ere, azken horretan haien Aste Nagusi berezia antolatzen dute. Saia zaitezte, Bilboko edozein hoteletan, Aste Nagusiko menuak eskatzen; leku gehienetan eskaintzen da gure gastronomiak duen hoberena menu berezietan, eta bisitariek zein bilbotarrek eskura ditzakete. Eta, noski, hiribilduko jatetxeak Aste Nagusia handitasunez ospatzen dute, eta janaririk gozoenak eskaintzen dituzte kartan edo menu berezietan. Aldez aurretik mahaia erreserba ezazue!

Antzerkia Bilboko Aste Nagusian

Antzerkia Bilboko Aste Nagusiak eskaintzen duen beste ezinbesteko ohituretako bat da. Aste Nagusiko bederatzi egunen artean, bilbotarrek beti gutxienez horietako arratsalde bat erabiltzen dute antzokira joateko eta programazio bereziak gozatzeko. Arriaga antzokiak, Campos Elíseos antzokiak, edo Palacio Euskalduna Jauregiak Bilboko jaietan zehar ekartzen dituzte egungo antzezte-panoramako antzerki- eta musika-lanik hoberenak.

Horrez gain, Aste Nagusiaren ezaugarri bat herriko jaiak direla denez eta dohainik ere goza daitekeenez, festen egitarau ofizialean kale-antzerkiak ere bere lekua dauka; izan ere, Aste Nagusian zehar egiten diren doako ekitaldien artean, bilbotarrei gehien gustatzen zaiena da. Bizikidetasun Plaza, Isozaki Dorreen artean, aurten aukeratu den lekua da edozein adinatarako arte eszenikoak dituen programazioa burutzeko agertokitzat (antzerkia, umorea, akrobaziak, eta abar). Eta Doña Casildako Pergolan egongo den txikigunean haurren ikuskizunak eta umeentzako kale-antzerkia antzeztuko dira.

Aste Nagusiko kontzertuak dohainik Bilbon

Bilboko Aste Nagusiko doako ekintzei buruz hitz egiten badugu, ezin ditugu ahaztu doako kontzertuak. Dohainik eskaintzen diren musika eta kontzertu jendetsuak oinarrizko osagaiak dira Bilboko Aste Nagusiaren arrakastaren errezeta lortzeko.

Udal Musika Bandaren kontzertuz, Doña Casilda Parkeko Pergolan egiten diren bilbainadaz, eta Bilboko jaiak pizten dituen folklorez gain, garaiko artisten eta banden kontzertuak ere izango ditugu, munduko leku askotatik etorriko direnak Bilboko gauak girotzeko.

Conciertos y programación musical de fiestasBilboko Aste Nagusiko kontzertuak hainbat agertokitan eskaintzen dira, musika-estiloaren eta egon daitekeen edukiaren arabera: Europa Parkea, Abandoibarra, Plaza Berria, Pergola… Plaza Biribilean Areatzan dantzaldiak antolatzen dira, eta rock musika Bilborock-en entzun daiteke.

Aste Nagusia 2019ko programazio osoa kontsulta ezazue, eta ziur aski gustuko duzuen doako kontzerturen bat aurkituko duzue!

Jai-giroa Bilboko jaien txosnetan 

Ezin da Bilboko Aste Nagusiari buruz hitz egin kaleko jai-giroari eta txosnei buruz hitz egin gabe. 

Jaietan Bilbora joaten direnentzat harrigarria da Areatzan Aste Nagusian zehar antolatzen den jai izugarria. Ulertezina da bizi ez bada. Dakizuenez, Aste Nagusia herriko jaia da; beraz, hiritarren parte-hartzea oinarrizkoa da, eta konpartsak oso garrantzitsuak izaten dira. Konpartsa bakoitzak txosna bat antolatzen du jaietan, bere gai, apaingarri, eta musikarekin; kalean dauden tabernak bilakatzen dira, eta horietan edan, ogitartekoak jan, eta dantza daiteke.

Jaia, jendea, eta musika, bakarrik erritmoa eta argia murrizten dituztenak ordu ukiezin zehatz bat iristen denean, jaietako beste ezinbesteko ekitaldi bat, alegia: Su artifizialak.

Bilboko Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketa

Gaua iristen da eta, beraz, ordurik desiratuena: Bilboko Aste Nagusia, larunbatetik larunbatera, gauero argitzen duten su artifizialak, hain zuzen ere. Inork huts egin nahi ez duen ohitura, eta urtero hobetzen den ikuskizuna. Izan ere, Villa de Bilbao lehiaketaren esparruan antolatzen dira, eta horretan Europako pirotekniarik hoberenek parte hartzen dute.

Su artifizialak gauero 22:30etan botatzen dira Etxebarria parketik, eta horiek ikusteko lekurik hoberena Bilboko Itsasadarraren ondoan dago, Udaletxeko zubiaren beste aldean, Pío Baroja inguruan, edo Etxebarria parkean bertan (jaietan burutu daitekeen beste plan bat egin eta gero: barraketara joan).

Aste Nagusia umeekin

Dagoeneko azaldu dugunez, Aste Nagusia guztientzako planak eskaintzen dituen jai-astea da. Goizetik gauera arte goza daiteke, ekintzak eta planak lasaiak edo jai-girokoak izan daitezke, eta egunez edo gauez atera zaitezkete.

Bilboko Aste Nagusian egiteko gomendatzen ditugun planen artean, familia osoarentzako planak ere proposatzen ditugu. Erraldoiei eta buruhandiei, edo umeentzako kale-antzerkiari buruz hitz egin dizuegu, bai, baina Aste Nagusian umeekin egiteko bi derrigorrezko plan daude: Balearen desfilea, eta txikigunean antolatuko diren ekintzak, tailerrak, jolasak, eta antzerkia.

Hona hemen Bilboko Aste Nagusian egiteko gustukoen ditugun planak; ezinezkoa da guztiak egun bakarrean egitea… edo posiblea…

Categoría: Gozatu Bizkaia, Tradizioak, Turismoa, Zer egin