Otsaila, urteko hil laburrena, baina begi-kolpe batean neguko hotzarekin ahantzaraziko zaituzten planez eta tradizioz betea.

Aste Santuko oporrak urrunegi ikusten baduzu, ez kezkatu: hil honetako zenbait plan bildu ditugu, topera goza dezazun. Ez galdu!

Bakarrak egiten gaituzten tradizioak

San Blas Bizkaian: Zaindu zure eztarria bedeinkatutako lokarri batekin

Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen dugu, gure eztarriak zaintzen dituen santua. Bilbon, azturak dioenez, «San Blaseko lokarri» ospetsua erosi behar da, San Nikolaseko elizan bedeinkatua, eta saman eraman behar da bederatzi egunez, erretzen den arte. Hainbat mendetako historia duen tradizioa, oso bizirik jarraitzen duena.

Ber jatorria zein den eta Bizkaiko beste leku batzuetan nola ospatzen den jakin nahi? 👉🏻  San Blasi buruzko gure artikulu berezian kontatuko dizugu.

Agate Deuna: Udaberria iratzartzeko kantuak eta «makilak»

Foto de euskadi.eus

Gure tradizioak sakratuak dira, eta gogoko ditugu ospatzea, eta kuadrilan bada, hobe.Otsailaren 4an, Agate Deunaren Bezperan, talde, txikienen abesbatza-talde eta kuadrilla asko gure kale eta auzoetan barna ibiltzen dira sainduaren aldeko koplak abesten, «makilak» hartuta, abestiaren erritmora zorua kolpatzeko.

Talde horietako bat entzuteak sorrarazten duen zirrara deskribaezina da; izan ere, hainbat mendez mantendu den tradizioa da. Baina, inoiz galdetu al diozu zure buruari nondik datorren urteko sasoi honetan ospatzen den tradizio hori? Eguna noiz iritsiko zain zauden bitartean, bere jatorriari buruz dakizun guztia kontatuko dizugu.Tradizio honetan, kristautasuna eta paganismoa elkartzen dira. Alde batetik, III. mendeko birjina eta martir siziliarra omentzen da. Agate Deuna kondenatu egin zuten Kintziano tiranoari uko egiteagatik, eta bularrak moztu zizkioten. Emakumeen zaindaritzat hartzen denez, otsailaren 4an, Euskal Herriko kale, auzo eta baserrietan zehar bere omenezko koplak entzuten dira. Eta kopletako hitzak auzo bakoitzean aldatuz badoaz ere, makilen erritmora abesten da beti. Eta egintza hori da, makilekin zorua kolpatzekoa, kristautasunaren aurreko euskal mitologian izan lezakeena jatorria: Zoru gaineko kolpe horiek neguko solztizioaren ostean Lurra ernatu, eta udaberriari oles egiteko, balioko lukete.

Antzina, kintoak joaten ziren atez ate diru edo jaki bilketan. Gaur egun, aipatu ditugun talde horien guztiez gain, Bilboko txikiteroak ere Alde Zaharrean barna ibiltzen dira Ageda Deunari abestuz. Gainera, herri askotan ikastetxeen arteko lehiaketak egiten dira, eta baita helduen talde edota abesbatzen artean ere.

Ageda Deunaren erromeria oso tradizio errotua da Barakaldon, Kastrexana auzoan. Otsailaren 5ean, milaka pertsona Arroletza mendiko Ageda Deunaren ermitara igotzen dira segizioan. Ermitaren ingurumarian postu ugari ipintzen dituzte. Bertan San Blas lokarriak aurkitu ditzakezu, eta erroskillak dasta ditzakezu, edo taloa jan txakolinaz lagunduta, usadioko dantzak dantzatzen dituzten bitartean. Gainera, erromeria beste birritan ospatzen da, otsailaren 5aren aurreko eta osteko domekan.

Bizkaiko Aratusteak: Kolorea, tradizioa eta dibertsio ugari

Foto de euskadi.eus

Ez da guztia seriotasuna eta solemnitatea izango. Bizkaian zerbait egiten badakigu, ondo pasatzeda da hori, eta Inauteriak une bikaina dira gure buruak askatzeko. Garizuma baino lehen, Aratustea (okela uztea) ospatzen dugu: kalera irteten gara mozorroak jantzita, musikak girotuta eta sardina-erreketa mitikoarekin, jaien amaiera eta abstinentzia-aldiaren hasiera sinbolizatzen duena.

Egun horietan, kaleak kolore eta poztasunez betetzen dira, mozorroak, musika eta dantzekin. Bizkaiko Inauterietan, tradizio errotuenetako bat sardina-erretzea da, jaien amaiera eta Garizumaren hasiera adierazten dituen ekintza sinbolikoa.Inauteriak Bizkaian, Aratusteak duela mende askoko ospakizuna dira, eta oso ezagunak dira oraindik lurralde osoan. Zenbait herritan modu berezi eta paregabean ospatzen dute, esate baterako, Mundakan edo Markinan.
Eta osagarri gastronomiko modura, noski, egun horietan zehar Inauterietako tosta edo torrada tipikoak dastatu daitezke 😋

Bizkaia ezagutzeko familian egiteko planak

Duestuko Clown Jaialdia: Guztiontzako irribarreak

Otsailak 7-26 bitartean, Deustuko Clown Jaialdiaren laugarren edizioa iritsiko da; Bilboko Udalaren ekimena, umorea eta antzerkia herritarrengana urreratzeko, uneko lan onenetako batzuekin. Ikuskizun guztiak doakoak dira, eta edukiera bete arte sarbidea zabalik dago.

Eguaztenetan, funtzioak Deustuko Udal Zentroan izango dira, gazteagoentzako lanekin; barikuetan, berriz, publiko ororentzako ikuskizunak egongo dira San Inazio-Ibarrekolanda Udal Zentroan.
Programazio osoa  uzten dizugu, ezer galdu ez dezazun. Ez dago aitzakiarik algara-dosi itzel batekin ez gozatzeko!

Omako Basoa zain duzu

Eguraldiak laguntzen badu, ez dago Omako basora txangoa eginez gozatzea baino hoberik, egiaz ipuin batetik aterea dirudien lekua.Basoa Agustín Ibarrola artistaren maisulana da, eta bere jatorrizko kokagunetik hurbil birkokatu zen; orain, zuhaitzetan margotutako obra berriak ditu, ingurune magiko batean. Leku bikaina da familian gozatzeko.

Basoa zure erritmora zeharka dezakezu, geldialdiak egin eta obra bakoitza behatzeko; edo gura baduzu, bisita gidatuarekin bat egin dezakezu. Bertan inguruneko arteari eta historiari buruzko informazio liluragarria emango dizute. Horretarako, 94 465 16 57 telefono-zenbakira deitu, edo oma@bizkaia.eus helbidera posta elektronikoa igor dezakezu.Ezbairik gabe, errepikatu egin gurako duzun esperientzia ahaztezina. Beraz, prestatu zure motxila, eta gozatu eguna horren berezia den txoko honetan!

Santurtzi: Itsas historia eta atunontzi paregabea

  • Agurtza Bisitatu: atunontzi tradizionala museoa paregabe bilakatuta, Bizkaian, hegaluze-arrantzaren sekretuak ezagutuko dituzularik.📅🕛 Asteburu guztietan – 11.00 – 12.30 – 2,5€
  • Santurtzi Itsas Museoa: Auto-gidatutako erakusketa, Santurtzik itsasoarekin duen harremanaren berri izateko.

📅🕛 Egunero: 10:00 – 19:00 – Domekak: 10:00 – 15:00 – 1,5€

📌 Informazio gehiago

Portugalete bisitatu, Hiribildu noblea

Hiribildu Noblea 1322an sortu zen, ea derrigorrez bisitatu beharreko Bizkaiko Zubiaz gain, baditu beste harribitxi batzuk; esate baterako, RIALIA, Industriaren museoa, Bizkaiko industriaren iraganeko lorratzak berreskuratu eta bultzatzen dituen zentro historiko eta artistikoa. Besteak beste, bisita gidatuak edo txikienentzako jarduera didaktikoak egin daitezke.

Gainera, bertako Alde Zaharretik ibilitzea bertako historiatik pasatzea da. Ez ahaztu tabernak eta jatetxeetatik pasatzea bertako gastronomaz gozatzeko.

San Balentin: Ospakizun handia egiteko plan gastronomikoa

San Balentin ospatzen duenetakoa bazara… edo, besterik gabe, bazkari edo afari on batekin gozatzeko aitzakia baten bila bazabiltza, hauxe da zure plana.

Ez du axola oso erromantikoa bazara edo, besterik gabe, gastronomiaren zale amorratua bazara, Bizkaiak adimena kenduko dizun sukaldaritza-eskaintza du. Egin ihesaldi gastronomikoa, eta egin oraintxe bertan erreserba Disfruta Bizkaiako zure jatetxe kuttunean.
Michelin izarra duen jatetxe batean afari intimoa edo menu tradizionala txotxa barne duen sagardotegi batean, orotariko gustuak daude. Edozein aitzakia da ona topa egin eta Bizkaiaren onena dastatzeko!

 

Plan hauekin, otsaila tupustean igaroko zaizu. Bat egingo duzu, ezta?

 

Related Posts

None found

Categoría: Gozatu Bizkaia, Tradizioak, Zer egin