Bilbora bazoaz, ezin duzu Erriberako Merkatua bisitatzeko aukera galdu. Hiribilduko merkatu enblematikoa da, Nerbioi itsasadarraren ertzetan kokatuta dagoena.
Informazio interesgarria | |
Irekiera ordutegia | Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara
Larunbatetan: 11:30etik 14:30era |
Webgunea | www.mercadodelaribera.net |
Kokalekua | Erribera Kalea, 48005 Bilbo, Bizkaia |
Pedro Ispizua arkitektoak eraiki zuen Erriberako Merkatua 1929an eta Bilboko eraikinen diseinuaren aldaketa markatu zuen. Eremuko jarduera ekonomiko eta sozialaren motor garrantzitsua izan da eraiki zenetik eta hala da oraindik ere.
Meritu askoren artean, 1990ean Guinness-ek elikagaien udal merkaturik osoena izendatu zuela aipatu behar dugu. Garai hartako handiena zen, merkatari eta saltoki kopuruari dagokionez.
Erriberako Merkatuak 10.000 metro karratutik gora ditu eta Europako merkatu estalirik handienetakoa izateaz gain, Bizkaia osorako erreferentzia komertziala da.
2009an merkatua eraberritzeko lanei ekin zieten eta duela gutxi ireki dute berriz. Bere esentzia mantendu du eta inguruko auzoetako bizilagunentzat merkatu moduan duen funtzionaltasuna ere gorde du.
Merkatuaren egitura berriagatik eta duen tradizioagatik erakargarri turistikotzat jo daitekeen arren, Erriberako Merkatuak bigarren mailan uzten du turistentzako merkatua izateko helburua eta beti eskaini izan dituen kalitatezko produktuak eskaintzen jarraitzean zentratzen da.
Bisitariek tokiko produktu mota guztiak aurkituko dituzte bertan, kalitaterik onenekoak eta tokiko ekoizleek baserrietatik zuzenean ekarritakoak.
Eraberritzeko lanen ostean, eraikinaren behealdea taberna eta jatetxe erosoa bilakatu da. Terraza handia dauka, udan zein beste urte-sasoietan gozatzeko. Ribera Bilbao jazz-taberna erosoa da, Bilboko itsasadarraren bistak eskaintzen dituen beirate izugarria daukana. Tabernaren eskaintza gastronomikoa bakana da eta zuzeneko musika egoten da gauero.
Hurbil dauden establezimenduak
Plaza gastrobares- Pto 3 - Mercado de la Ribera (Bilbao)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.03 Km
Gastrobares mercado de La Ribera – Casa Loren
Gastroplaza en Mercado de la Ribera - Erribera Kalea (Bilbao)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.04 Km
Mercado de la Ribera- plaza gastrobares (Bilbao)
Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.04 Km
Plaza gastrobares - pto 8 - Mercado de la Ribera (Bilbao)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.05 Km
Ribera, 20 bis (Bilbao)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.06 Km
Hurbil dauden alojamenduak