Busturialdea eskualdean kokatutako herri hau euskal askatasunaren eta bakearen sinboloa da.
Bere izenak tradizioa eta historia dakarzkigu gogora eta ezinbestean bisitatu beharreko tokia da. Ondare arkitektoniko paregabeaz gozatzeaz gain, Gernikatik bertatik txangoak egin daitezke Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara.
Udalerri historikoa
Gernikaren historia 1366an hasi zen. Urte horretan, Bizkaiko konde batek, Don Tello izenekoak, Gernika banandu zuen dekretu bidez eta hiribildu izendatu zuen. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan Gernikako hiribilduak gatazka ugari izan zituen inguruko elizateekin, Lumorekin eta Ajangizekin, hain zuzen ere, mugekin eta jurisdikzioarekin erlazionatutako arazoak zirela eta. 1882ko urtarrilera arte iraun zuten gatazka horiek. Urte horretan udalerri bakar batean batu ziren Gernikako hiribildua eta Lumoko elizatea eta Gernika-Lumo izena hartu zuen.
Picassoren “Guernica”
1937ko apirilaren 26an, Alemaniako eta Italiako aire armadek Gernika bonbardatu zuten Francoren babesarekin. Hala, guztiz suntsitu zuten herria. Herritar asko hil ziren. Guztiz suntsitu zuten herriaren % 70a eta % 20an kalte larriak eragin zituzten. Bitxia da baina ez zituzten Gernikako Batzar Etxea eta Gernikako Arbola ukitu ere egin.
Bonbardaketa latz horretan inspiratuta, Pablo Picasso artista malagarrak “Guernica” koadro famatua margotu zuen. Gaur egun koadroa XX. mendeko lanik baliotsuenetako bat da eta bonbardaketari erreferentzia zuzenik egiten ez badio ere, sufrimendua eta hondamendia erakusten ditu. Gaur egun Madrilgo Reina Sofia Museoan dago “Guernica” koadroa.
Gernikako Batzar Etxea eta Gernikako Arbola
Mendeetan zehar, Bizkaiko herri guztiak biltzeko tokia izan da Gernika. XIV. mendean egin zen lehenengo bilera, Gernikako Arbola ospetsuaren azpian. Bilera horien helburua legeak sortzea zen, herritarren ordezkaritzarako sistema oinarri hartuta.
Batzar Etxea eta Gernikako Arbola Euskal Herriko historiaren sinbolo biziak dira. Gaur egun lehendakariak edota ahaldun nagusiak bertan hartzen dute kargua eta haien agindua ondo beteko dutela zin egiten dute.
Gernikan ikustekoak
Bisitatu beharreko tokirik garrantzitsuena Batzar Etxea eta Gernikako Arbola badira ere, udalerrian badaude beste erakargarri turistiko batzuk ere:
Gernikako azoka
Astelehenero Euskal Herriko azokarik ospetsuenetako bat egiten da Merkatu Plazan.
Antzina jendea probintziako toki desberdinetatik etortzen zen azoka horretara. Gaur egun, Gernikako azoka tradizionala sozializatzeko eta janari onaz gozatzeko topalekua da, frontoira pilota partidu bat ikusten joateko aitzakia bikaina izateaz gain.
Bakearen Museoa
Gernikako Bakearen Museoa hiriaren erdiguneko Foru Plazan dago, udaletxearen aurrean eta turismo bulegotik 50 metrotara.
Museo interaktibo honek Gernikako bonbardaketa latzari buruzko argazkiez eta ikus-entzunezkoez osatutako erakusketa dauka, erasoalditik bizirik atera zirenen lekukotasunekin.
Museoaren misioa Gernikaren historia kontserbatzea, erakustea, zabaltzea, ikertzea, bisitaria heztea eta mundu honetan bakearen kultura ezinbestekoa dela erakustea da.
Euskal Herria Museoa
Euskal Herria Museoa Euskal Herriko historiari eta kulturari buruzko museo etnografikoa da.
Museoko erakusketak euskal gizartearen ingurune historiko, politiko eta kulturala erakustea du helburu.
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza Euskal Herriko arkitektura gotikoaren adibiderik onenetakoa da. Gernikako punturik altuenean dagoen eliza hau XV. mendearen erdialdekoa da.
1418an hasi ziren eliza eraikitzen eta denboran zehar hainbat aldaketa egin ostean, 1715ean bukatu zuten.
1937ko bonbardaketan suntsitua izan ez bazen ere, kalte larriak jasan zituen eta bonbardaketak eragindako sutearen ondorioz, galdu egin zen parrokiaren artxiboa.
Europako Herrien Parkea
Batzar Etxearen ondoan dago Europako Herrien Parkea. Interes artistiko handiko parkea da eta bertan ikusiko dituzu Eduardo Chillida eta Henry Mooren eskulturak.
1991ean inauguratu zen parkea eta Chillidaren “Gure Aitaren Etxea” eskultura dago barruan. Eusko Jaurlaritzak agindu zuen eskultura hori, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenerako.
Bakeari eskainitako monumentua da eta leihotik Gernikako Arbola ikusi ahal izateko moduan diseinatu zen.
“Large Figure in a Shelter” da Henry Mooren eskulturaren izena eta “irudi handia babesleku batean” esan nahi du. Artistak II. Mundu Gerran hasi zuen “War helmets” bildumaren parte da eskultura hori.
Jai Alai Frontoia
Jai Alai frontoia jardunean dagoen munduko zesta-punta frontoirik handiena da. Munduko frontoirik onena edukitzeaz harro egon daiteke Gernika, kirol horretako profesionalen arabera.
Secundino Zuazok inauguratu zuen 1963an eta orduz geroztik, Jai Alai -Errekorren Guinnes Liburuaren arabera, munduko kirolik azkarrena- ulertzeko gakoetako bat izan da frontoia.
Egunero bisita daiteke frontoia, 16:30etik 19:00etara, eta sarrera doakoa izaten da partidarik ez badago.
Kirol honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, turismo bulegoak Jai Alai erakustaldiak antolatzen ditu.
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, gure hautaketarekin deskonexio une horretaz goza dezazun:
Hurbil dauden establezimenduak
Picasso, 5 (Gernika-Lumo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.14 Km
Industria, 10 (Gernika-Lumo)
Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.30 Km
Barrio Atxondoa - Caserío Alluntz (Forua)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
2.28 Km
Bº Autzagane, 1 (Amorebieta - Zornotza)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
4.93 Km
Hurbil dauden alojamenduak