1915ean jarri zen abian Artxandako funikularra eta Bizkaiko hiriburuaren ikurretako bat bilakatu da.
Doako bisitaren iraupena | 1 ordu eta 30 minutu |
Egunak | Larunbatetan 11:30ean, Funikular Enparantzatik |
ZERBITZUA ETA ORDUTEGIAK | 15 minuturo:
Lanegunetan 7:15ean hasi eta 22:00etaraino. Jaiegunetan 8:15ean hasi eta 22:00etaraino. |
Artxandako funikularrak Campo Volantin eta Artxanda mendia lotzen ditu. Azken hori paraje onenetako bat da Bilboko bistez gozatzeko. Kremailera-tren honek izen bereko plaza eta Artxandako begiratokia banatzen dituzten 770 metroak egiten ditu. Artxandako begiratokia da, hain zuzen ere, Bilboko panoramikarik ezagunenetako eta bisitatuenetako bat, eta 3 minutu eskaseko ibilbidea baino ez da egin behar bertaraino iristeko.
Evaristo San Martín y Larraz donostiarrarena izan zen hiribildua mendiarekin lotuko zuen funikularra jartzeko ideia. 1913ko abuztuan idatzi bat bidali zuen Bilboko Udalera, eta bertan adierazi zuen “Artxanda mendiaren gailurrean, Bilboko zeruan, hiribildu honetako biztanleen aisialdi osasungarrirako parke handi bat, hainbat eraikuntza eta Castaños kaleko hiltegi publikoaren hormatik hasita, instalazio horietara erraz heltzeko funikular bat eraikitzeko” ideia.
Hala ere, kremailera-trenak bi aldiz eten du bere jarduera, behin-behinean: Bilbo setiatu zutenean, Gerra Zibilean, funikularraren bidea eta goiko geltokia bonbardatu ostean; eta 1976an, kable-aldaketa batek eragindako istripu baten ondorioz. Azken horretan ez zen zauritu larririk egon.
Gaur egun Artxandako funikularra Bilboren ikurra da. Jada jolas-parkerik ez badago ere, Artxanda aisialdirako toki bilakatu da, gastronomiaren eta aisialdiaren partetik eskaintza anitza baitu. Udal igerilekuetan, futbol-zelaian eta inguruan dauden ostalaritzako negozioetan hainbat jende egoten da.
FUNISUNDAYS ARTXANDAKO MENDIAN
Ekainetik azarora arteko igandeetan, 15 egunero Artxanda mendian, goizeko 12.00etatik gaueko 22:30etara. FUNI SUNDAYS-en, momentuko DJ garrantzitsuenak, 1000m2-ko terraza eguzkitsu batean entzun ahal izango dira, giro gazte eta fresko batean. Gainera, bertan, hurrengo honetaz gozatu ahal izango da:
– Prestatutako vermuth eta rabak.
– Merkatu bat.
– Tailerrak eta kulunkak, txikienentzat.
– Cocktail eta mojitoak.
– Janari eta pintxo ezberdinak
FuniSundays ordutegiak: 12etatik 22:30etara
Sarrera prezioak: 15:00etara doako sarrera / Sarrera orokorra: 16€ /Aurreko salmenta: 13€
Nola heldu “FuniSundays” ekitaldira? Artxandako funikularra erabiliz
Spotifyn ere zerrenda hau oparituko dizugu, zure kirol saioan gure aukeratutako ibilbideetako batean animatu zaitezen:
Hurbil dauden establezimenduak
Carretera Artxanda-Santo Domingo, 19 (Bilbao)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
0.15 Km
Carretera monte Artxanda, 61 (Sondika)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak
0.16 Km
Muros de San Pedro, 3 (Bilbao)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.44 Km
Plaza de la Salve, 8 (Bilbao)
Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak
0.55 Km
Hurbil dauden alojamenduak