eu
Antzar eguna Lekeitionren argazkia

Antzar eguna urtero ospatzen da irailaren 5ean, Lekeitioko portuan. Tradizio azpimarragarria da, hiru mendetik gora dituelako eta hori baino lehenago erritual primitiboetan praktikatzen zela ere uste delako.

Hasiera batean lehiaketa bat izaten zen eta arrantzaleek bakarrik parte har zezaketen. Hain zen lehiaketa zorrotza, irabazlea nor zen argi ez bazegoen, hori erabakitzeko estropada bat egiten zela. Irlari buelta ematean zetzan estropada hori.

Gaur egun, Antzar eguna jai parte-hartzailea da eta nahi duten koadrilek beren batelekin parte har dezakete. Bizkaiko toki guztietatik etorritako jendea batzen da egun horretan, musikarekin eta jai giroan ospatzeko.

Antzar egunean, Lekeitioko portuan itsasadarra ertz batetik bestera zeharkatzen duen soka lodi bat jartzen da eta erdi-erdian antzarra jartzen da sokatik zintzilik, hanketatik lotuta. Sokaren muturretako bat ondo tinkatuta egoten da baina kontrako moilan, soka poste batetik pasatzen da eta hainbat tiratzailek heltzen diote muturretik. Tiratzaile horiek soka tinkatuz edo lasaituz eta uretan murgilduz joaten dira, parte-hartzaileek antzarrari heltzen dioten bakoitzean.

Parte hartzen duten koadrilak mahoiz jantzita joaten dira, kamiseta urdinarekin eta laukidun zapiarekin. Arraunean egiten dute antzarraren parera iritsi arte eta orduan, koadrilako batek lepotik heltzen dio antzarrari eta uretara botatzen da. Zintzilik ahalik eta denbora gehien irautean datza lehiaketa eta jasoaldi gehien egin eta antzarraren burua lortzen duenak irabazten du.

Animaliak erabiltzeak eragindako polemika:

Azken hamarkadetan jai honetan animaliak erabiltzearen inguruko eztabaida sortu zen, hasiera batean (gogoratu hainbat mendetako tradizioa dela) lasaigarriak hartuta baina bizirik zeuden antzarrekin egiten baitzen.

1986az geroztik, erabilitako antzarrak hil egiten izan dituzte aldez aurretik, baina tradizio hau eraldatuz joan da eta garai berrietara egokitu da. Gaur egun gomazko antzar teknologikoak erabil ditzakete hala nahi duten koadrilek.

Polemika alde batera utzita, benetan merezi du Lekeitio bisitatzea eta lekeitiarrek antzar eguna, bertako San Antolin jaietako egunik garrantzitsuena, ospatzeko duten tradizio deigarri hau ezagutzea.

Hurbil dauden establezimenduak

Lagunak Zulo Bar

Av Abaroa, 18 (Lekeitio)

Bizkaiko gaueko aisialdia | Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.25 Km

Egaña Restaurante

Antiguako ama, 2 (Lekeitio)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

0.26 Km

Guria Bar

Avda. Pascual Abaroa, 14 (Lekeitio)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

0.46 Km

Arriola Jatetxea

Erribera, 87 (Berriatua)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

4.05 Km

Itxas Ondo Bar

Belenengo Kalea, s/n (Ea)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.40 Km

Amarratza Bar

Ibaiondo, 13 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.52 Km

Zamora Etxea Bar

Iñaki deuna, 43 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.68 Km

Batzoki Ondarroa

Artabide, 36 (Ondarroa)

Bizkaiko eta Bilboko jatetxeak

4.70 Km

Cantábrico Bar

Antiguako Ama, 7 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.82 Km

Maddi Kafetegia

Antiguako Ama, 5 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.82 Km

Xirula Bar

Itxasaurre, 8 (Ondarroa)

Bizkaiko tabernak eta kafetegiak

4.83 Km

Hurbil dauden alojamenduak

Silken Palacio Uribarren

Santa Elena Etorbidea (Lekeitio)

0.09 Km

Piñupe

Avenida Pascual Abaroa, 10 (Lekeitio)

0.27 Km

Metrokua

Playa Karraspio (Mendexa)

0.31 Km

Trinkete etxea aterpetxea

Eusebio Mº de Azkue, 5 (Lekeitio)

0.36 Km

Zubieta

Atea, s/n (Lekeitio)

0.36 Km

Leagi Camping & Bungalows

Leagi Auzoa, 4 (Mendexa)

0.86 Km

Ikestei Agroturismo

Iruzubieta, 3 (Markina-Xemein)

7.42 Km

Itsasmin Ostatua

Nagusia, 32 (Elantxobe)

7.51 Km

Eman izena gure newsletterrean